Proiektuak - Aukera 2024
Creyente
Thriller Distopikoa
CAST
Sinopsia
Zer egitera iritsiko litzateke gizarte ateo bat heriotza beldurrik gabe hartzeko? Etorkizun ez oso urrun batean, gure herrialdean, pertsonek jada ez dute ezertan sinesten. Elizak bulego, banku ala kultur etxe bihurtu dituzte. Jadanik ez da jaunartzerik ospatzen, ez baita geratzen kontent utzi beharreko amona debotorik. Hala ere, oraindik heriotza ezezagun handi bat da, eta jende asko berari aurre egiteko beldur da. Gure protagonista, Rosa, horietako bat da. 70 urte ditu, gaixotasun terminal bat, eta heriotzari beldur dio. Horren ondorioz, hainbat enpresek merkaturatze aukera bat aurkitu dute bera bezalako pertsonentzako. Bezeroei erlijio batean sinetsaraziko dien bidaia psikotropiko bat eskaintzea dute helburu. Bezeroek zer erlijiotan sinetsi nahi duten aukeratzen dute, eta enpresa arduratzen da gainerakoez. Film labur honek korporazioek, jendearen kezkengatik irabazteko, gainditzen dituzten muga etikoak esploratzen ditu, eta nola, batzuetan, nahiago dugun geure buruari gezurra esan. Gezurra atsegina delako, eta errealitatea, aldiz, beldurgarria. Eta, jakina, galdera garrantzitsuena: Eta zuk, egingo zenuke?
María Corral Laborería
Gidoilari, kontulari eta dramatiko, beste noblezia-titu batzuen artean. Gaur egun, Go!azen 11ko gidoilaria, aurreko denboraldietan (7 eta 10) lan egin ostean. “Irabazi Arte” saileko Script-a/zuzendaritza departamentua (2023).