Proiektuak - Aukera 2025

Haziak

FIKZIOA
Drama, identitatearen bilaketa
EUSK, TXIN, CAST
15′

Sinopsia

Amets, Txinan adoptatutatu zuten 11 hilabete zituenean baina bere bizitza osoa Euskal Herrian bizi izan da. Bere familia etxez aldatzean, auzokide berriak familia txinatar bat dela ikusten du. Aurkikuntza honek jatorriari buruz gehiago jakiteko kuriositatea pizten dio. Hortaz, bere adopzioari buruzko dokumentazioaren bilatzen ditu, baina paper horiek irakurtzeak ez dio ezer argitzen, ez baita nahikoa. Bilatzen ari den hori, familia txinatarraren bidez aurkitzen saiatuko da.

Elene Mengyu Larrinaga Bilbao

Txinan jaioa 2003an, baina bizitza osoa Barakaldon igaro du, han haziz eta heziz. Aurten, Leioako UPV/EHUko Ikus-Entzunezko Komunikazio gradua amaituko du. Azken urteetan, ZINEBI eta ZINEGOAK bezalako nazioarteko film jaialdietan parte hartu du, bai boluntario gisa, bai gazte epaimahaikide moduan, zinema alternatibo eta sozialarekiko interesa sustatuz. Halaber, Kultura, Komunikazio eta Garapena (KCD ONGD) erakundean produkzio laguntzaile aritu da, CINE INVISIBLE jaialdia antolatzen eta ekoizpen-lanak koordinatzen.

Begoña Arana Cobo

Getxo, 2002. Ikus-entzunezko komunikazioko ikaslea UPV/EHUn eta lauhileko bat La Sapienzako Unibertsitatean (Erroma). Praktikak egin ditu Vinilo.fm irratian eta gaur egun Maier enpresako komunikazio arloan. Zinebiko jaialdian epaimahai gaztearen parte izan da (2023) eta Donostiako Zinamaldian lan egin du (2024). Bi gelakiderekin batera "Aldebiko" (2023) film labur animatua egin zuen, eta horrekin Zinebi Expressen laugarren postua lortu eta Durangoko rallyen-finala irabazi zuten. 2025ean bere "Itzuli" proiektua Zineuskadiko "Talentuaren Gunean” parte hartzeko aukeratua izan da.