Proiektuak - Aukera 2025
Leech
FIKZIOA
Drama
CAST
18′
Sinopsia
Kanpotik ederra, barrutik ustela. Hala sentitzen da Sofía. 39 urteko emakumea da, aktore eta modelo arrakastatsua, baina 13 urterik anorexiarekin eta bulimiarekin bizi dena. Iragarki baten grabazioaren, sexu eta drogez beteriko gau basati baten, eta psikologoarekin izandako gezurrez beteriko topaketa baten bidez, protagonista honen mundu kaotikoan murgilduko gara. Eta horrela, bere borrokarik intimoena ezagutuko dugu: bere buruari bizirik eustea.
Jessica Francisco Alonso
Jessica Alonso Santurtziko aktore eta balet-dantzaria da. Telebistako hainbat ekoizpenetan parte hartu du, hala nola Pelotas, Vampire Virus, La que se avecina eta Gran Reserva. Zineman eta telebistan ibilbidea hasi ondoren, Londresa joan zen antzerkian erabat murgiltzeko. Bere prestakuntza artistikoa Bartzelonan, Madrilen, New Yorken —bertan New York Film Academy-k beka bat eman zion— eta Londresen osatu du. Azken hirian Mountview Academy of Theatre Arts eskolan ikasi zuen, Eusko Jaurlaritzaren beka bati esker. Duela hamar urte baino gehiagotik hona, Secret Theatre antzerki inmertsiboaren nazioarteko konpainiako kidea da. Ez da bakarrik aktore gisa aritzen; sormen-lanean eta ekoizpenean ere parte hartzen du aktiboki. Gaur egun bere laugarren filma grabatzeko prestatzen ari da Londresen, eta antzerkiari dagokionez, THE MENU izeneko Secret Theatre-ren proposamen berria prestatzen ari da, urrian Singapurren estreinatuko dena. Horrez gain, baieztatuta dago protagonista-kide izango dela NUTCRACKER NOIR obraren ekoizpenean, azaro eta abenduan Londresen antzeztuko dena, West End-eko zuzendari ospetsua den Gary Lloyd-en zuzendaritzapean.
Graciela Izar Doniz Román
Graciela Doniz, Bilbotarra, intimitate-koordinatzailea, aktorea, abeslaria, ekoizlea, zuzendaria eta dramaturgoa da. IntimAct taldeko kidea da eta Mariliendre (Suma Content) eta Gaua (Irusoin) moduko proiektuetan lan egin du. Aktore gisa, telesail hauetan parte hartu du: Detective Touré (RTVE, EITB, Netflix) eta El instante decisivo (Atresmedia); baita film hauetan ere: Tres maneras eta Jone Batzuetan (Sara Fantova), non filmaren ekipoan eta aktore lanetan egon den. Antzerkian, Pabellón 6 eta Arriaga antzokian bezalako konpainiekin lan egin du, Winona & Grace, Faces eta Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? antzezlanetan, besteak beste. Sortzaile gisa idatzi eta zuzendu ditu: En Stand By eta osasun mentalari buruzko Metanoia dokumental laburra. Bere ibilbide artistikoa arte eszenikoetako eta berdintasunari buruzko irakaskuntzarekin uztartzen du, eta euskara, gaztelania eta ingelesa hitz egiten ditu. Genero ikuspegia integratzen duten tailerrak diseinatu eta ematen ditu, ikus-entzunezko hizkuntza eta arte eszenikoak baliatuz.
Beatriz Velilla Lacalle
Beatriz Velilla gidoilaria, zuzendaria, ekoizlea eta ekoizpen/zuzendaritza laguntzailea da, Desberdina Films (Bilbo/Madril) ekoiztetxeko bazkidea. Antzerkigilea, irakaslea eta eszena-zuzendaria da, RESADen (Arte Dramatikoko Goi Eskola Erreala) lizentziatua eta Gizarte Politiketako Masterra egina Deustuko Unibertsitatean (Bilbo).