Proiektuak - Aukera 2025
Maiatzak 11
FIKZIOA
Coming-of-age, Dramedia
EUSK
20′
Sinopsia
Maiatzak 11, Herri Urrats, ikastolen besta. Antzezlari ametsak ukan arren, Iraia, nerabe bihurri baina bakarti bat, ez du haurrentzat ikuskizunik eman nahi. Beste nerabeak bezala bizi nahiko luke besta. Nora berrikusten duenean, egun osoan bere bila dabil, haurtzaroko lotura berreskuratu nahian. Bilaketa hori obsezio bihurtzen da, haustura arte, Iraiak ez duelako bakarrik ikusia izan nahi. Egun horretan, lilura, lotsa eta trebetasun ezaren artean, Iraiaren bidai iniziatikoa segituko dugu.
Lorea Azpeitia Anta
Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatua (EHU, 2016) eta Euskal Literaturan doktorea da (EHU, 2024), gatazka armatuaren memoria historikoa, euskara eta ikuspegi feminista ardatz. "Berandu" (2025) film laburraren gidoilari eta zuzendaria. Alex Altunaren "Maritxu, nora zoaz?" (2025) film laburraren ekoizpen lantaldearen parte.
Miren Dupouy
Miren Dupouy 2000an sortu da. Bere haurtzaroa Xiberuan eta Baionan pasatu ondoren, Parisera doa zientzia politikoak ikasteko. Ondotik, dokumentalgintzan berezitzen da Université Paris Cité-ko master batean. Bere urte bukaerako laburmetraia “Bonjour les entendants” (Egun on entzuleak) aipamen berezi bat erdietsi du Arcueil-eko Les Écrans Documentaires festibalean. Gaur egun, Mirenek segitzen du proiektuak idazten baita beste proiektuetan parte hartzen ere, skripta edo muntatzaile bezala. Horrela, Parise eta Euskal Herriaren artean ibiltzen da etengabe.