Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Mirentxu Loyarteren ondarea: hitzaldi irudikatua Iratxe Fresnedaren eskutik

Apirila 23 // 4:00 PM > 5:00 PM

3,95€

(H)emen eta CIMA elkarteek elkarlanean antolatutako jarduera hau Punto de Vista jaialdiaren LAN saileko programaren baitan kokatzen da. Ekitaldiak Mirentxu Loyarteren ondarea jartzen du erdigunean, euskal-nafar dokumentalgintzaren aitzindaria izan zen zinemagilea.

Iratxe Fresneda ikertzaile eta zinemagileak, Irrintziaren oihartzunak (2016) lanaren egilea, hitzaldi irudikatu bat eskainiko du. Saioak Loyarteren ibilbidea eta ekarpena berreskuratzea eta balioan jartzea du helburu.

Ekitaldian, gainera, Irrintzi (Mirentxu Loyarte, 1978) filmaren proiekzioa egingo da, eta ondoren solasaldia izango da Iratxe Fresnedarekin, Miquel Martí Freixas (jaialdiko zuzendari artistikoa) eta Teresa Morales de Álava (jaialdiko zuzendari exekutiboa) lagun.


Iratxe Fresneda

Iratxe Fresneda ikertzailea eta zinemagilea da, ikus-entzunezko ikerketaren eta praktika profesionalaren arteko elkargunean lan egiten duen sortzailea. EHUko irakaslea da, eta bere lanak, “ahaztutako artxiboetan” inspiratuta, ez-fikziozko zinemaren eremua jorratzen du begirada pertsonal batetik.

Bere lehen film luzea, Irrintziaren oihartzunak (2016), Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta ondoren etorri ziren Lurralde hotzak (2018) eta Tetuán (2022). Bere azken lan laburra, Errotatiba (2024), Kimuak 2025 katalogoan hautatua izan da eta nazioartean aurkeztu da. Gaur egun, Bide guztiak bere azken film luzea garatzen ari da.

Sarrerak: 3,95€ Hemen salgai

Details

Date:
Apirila 23
Time:
4:00 PM > 5:00 PM
Cost:
3,95€
Website:
https://www.puntodevistafestival.com/eu/2026ko-edizioa/lan/zinema-amankomunean-1
Shopping Basket
Este sitio web utiliza Cookies propias para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web. ACEPTAR
Aviso de cookies