Aukera

Etorkizuna izango diren ikus-entzunezko emakumeei lehen aukera emateko programa

Aukera 2024

18-30 urte bitarteko emakumeek
film labur bat egiteko mentoretza programa

Proiektuak aurkezteko epea:
2024ko martxoaren 1etik apirilaren 1era arte (12:00 AM).

DEIALDIA ITXIA

Proiektuak 2024

Creyente

María Corral Laboreria
Maddi Arzallus Alberdi

Emakumeak. San Cristobaleko espetxea

Beatriz M. Larragueta
Yadira Graciela García Fernández

Gaua da luze

Itziar Lamarka Arrizabalaga
Ane Álvarez Osinaga

Hain txikia

Ane Cuesta Monge
Celia Ezquerro Ezquerro
Laura Besada Garrido

Itsas-epel

Aroa Fernández Lazkano
Janire Varela Ferrández

Piztiak

Saioa Miguel Moreno
Maria Aizpurua Ayastui
Mónica Cambra

Mentoreak 2024

IZASKUN ARANDIA

Gidoigintza eta Zuzendaritza

Gidoilari, zuzendari eta ekoizlea da. Batez ere zineman aritua, IZAR Films ekoiztetxea sortu zuen 2011an eta “Agur Esatea” (2012), “Muga Deitzen da Pausoa” (2018), “2 Urte, 4 Hilabete eta Egun 1” (2020), eta “Non dago Mikel?” (2021) bezalako lanen ekoizle izan da azken urteetan. 2016an (H)emen (Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkartea) sortu zuen eta bere presidente-kidea da gaur egun.

Bestalde, epaimahai ezberdinetan parte hartu du ondorengo zinemaldietan: HUHEZINEMA (Aretxabaleta), Donostiako Zinemaldia (SGAE Saria, eta Latinoamerikako Koprodukzio Foroa), FICMA (Bartzelona), ZINEGOAK, FANT eta ZINEBI. Iaz estreinatu zuen berak zuzendutako lehenengo film luzea, “My Way Out” (2022) dokumentala. Aurten “Azkena” (2024) eta “Zona Wao” (2024) film labur dokumentalak ekoiztu ditu eta “Irailak 27”, bere bigarren zuzendaritza lana izango dena garatzen ari da.

Irakasle bisitari bezala ere aritzen da Mondragon Unibertsitatean, zine eta gidoigintza klaseak ematen.

TAMARA GARCÍA IGLESIAS

Gidoigintza eta Zuzendaritza

Bost urtez Aguilar de Campooko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria izan zen, eta lau urtez Arteleku Arte Zentroari lotutako MAPA Kolektiboko programatzailea. Azken hamarkadan, Emakumea/Makina/Fabrika komisariotza lanak (Neomudejar Museoa (Madril), Amarica Aretoa (Gasteiz), “Imágenes Secuenciadas” (Artegunea Kutxa Fundazioa, Donostia, 2021) eta “Marcar. Signar. Notar” (Cibrian galeria, Donostia, 2020), Mitominak. Narcisa Hirsch, (C.C. Recoleta, Buenos Aires, 2016), Mujeres sin Ley, (Buenos Airesko Arte Garaikideko Museoa, 2016), This is Just To Say, (MACBA, Buenos Aires, 2014-2016).

Ekoizpen exekutibo gisa, film hauek egin ditu: Sobre Todo de Noche, (2023); Gemer, (2022); eta La Piba de Oro, (2020-2021).

Alicia D ‘Amico artista argentinarrari eta Ferreyrari buruzko Zarata, (FidMarseille, 2023, Zinebi Premio Joven 2023) eta El Cuerpo de la Mujer sin Sombra (2021) film esperimentalak zuzendu ditu, baita Beatriz Ferreyra artista frantziar-argentinarrari buruzko Ferreyra, Film Concrete, (Xabier Erkiziarekin batera, 2021) film labur esperimentalak ere; No-ficcion Paraisoren film labur laburrak, gertu (2021) eta Locas (2024), eta, denboran urrunago, 2010ean, bi serie dokumental TVE2rako, Mover montañas ervi-rako eta La luz y el misterio de las catedrales y Canal ContruirTVrako (Buenos Aires, Argentina).

NORMA VILA

Gidoigintza eta Zuzendaritza

(Bilbo, 1983). Diseinu grafikoa, argazkigintza artistikoa eta argazki-zuzendaritza ikasketak egin zituen. Bere ibilbide zinematografikoa argazkigintzako zuzendari bezala hasi zuen, dokumental eta film laburretan lan eginez. 2016an “Jules D.” fantasiazko film laburra, bere opera prima zuzendu, ekoitzi eta idatzi zuen; AEBetako FilmQuest eta Women in Horror, Espainiako Zinebi edo Txinako Genre Celebration bezalako jaialdietan nazioarteko laurogei hautaketa eta hogei sari baino gehiago jaso zituen honekin. “El Fin de Todas las Cosas” (2019), bere bigarren film laburra, hau ere elkarlanean idatzia, ekoitzi eta zuzendu zuena, Malagako Zinemaldian estreinatu zen eta Mexikoko Guadalajarako Zinemalditik, Suediako Uppsala Int. Short Film Festival edo Zinebi jailadietatik pasatu da, besteak beste. Haritz Zubillagas zuzendutako “The Devil On Your Back” film laburra, El columpio asesino taldearen “Huir” bideoclipa, edo “El ataud de cristal” film luzearen ekoizpenean egin du lan. Gaur egun, bere lehen film luzea garatzen dihardu.

GLORIA PEÑA

Ekoizpena

Ikus-entzunezko industrian 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du Ekoizpen zuzendari eta produktore exekutibo gisa. Garapen, ekoizpen eta postprodukzio faseetan proiektuak ebaluatzen eta horiei laguntzen espezializatu da, gidoi eta produkzio aholkularitza eskainiz fikzio, animazio eta dokumental proiektuetan. Ibilbide profesionala telebista-kate nazional eta streaming plataforma nagusietan egin du. Besteak beste, Grupo Izen, Banijay Iberia eta Gariza Films konpainiekin lankidetzan aritu da, bai estatu mailko proiektuetan, bai nazioartekoetan ere. Produkzioko aholkularia da Apika Project Lab proiektu-laborategian, eta Arabako Foru Aldundiko ikus-entzunezko proiektuak garatzeko eta ekoizteko laguntzak baloratzeko batzordeko kide izan da.

Informazioa eta helburuak

NONDIK SORTU DA AUKERA PROGRAMA ETA ZEINTZUK DIRA PROGRAMAREN HELBURUAK

Aukera

Kulturaren Euskal Behatokiak 2016an egindako ikerketaren arabera, ikus-entzunezko ikasketak egiten dituzten pertsonen % 55 emakumeak dira. Hala ere, euskal ekoizpenetako lantaldeetan, emakumeak % 35 baino ez dira.

Gainera, datu hori engainagarria da, ehunekoa askoz txikiagoa baita sormen postuetan. 2015ean, adibidez, emakume gidoilariak % 5,6 baino ez ziren.

Datu horiek kontuan hartuta, AUKERA sortu dugu. 

Aukera 18 eta 30 urte bitarteko emakumeei zuzendutako proiektu labur bat garatzeko mentoretza-programa bat da.

Programan parte hartzeko hautatutako bost proiektuek gidoi, zuzendaritza eta ekoizpen mentoretza intentsiboak jasoko dituzte sektoreko profesional ezagunen eskutik.

Programa osatzeko, ahalduntze feministako tailerra, dosierrak garatzeko tailerra eta pitching-erako prestatzeko tailerra egingo dira.

AUKERA programan garatutako bost proiektuek ZINEBI- Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren Industria atalean egingo dituzte pitching-ak.

ZINEBIren itxiera galan 3.000 euroko 3 AUKERA sari banatuko dira, ekoizpenera bideratutakoak. Sari horietako bat, gutxienez, euskarazko proiektu batek jasoko du.

AUKERA programaren helburuak

  • Ikasketetatik profesional bilakatzeko ibilbide horretan, ikus-entzunezkoetan lan egin nahi duten emakumeak babestuko eta ahaldunduko dituen programa da AUKERA.
  • Ikus-entzunezko sektorean lan egin nahi duten emakumeei haien ibilbide profesionala EAEn hasi eta garatzeko lan aukera ematea.
  • Euskal zinemaren sektorean eta film laburren esparruan, emakume sortzaileek sortutako lanen ekoizpena bermatzea; urtero emakumeek sortutako bi film laburren ekoizpena bultzatuz.
  • Euskal ikus-entzunezkoen sektorean emakume profesionalen kopurua handitzea.
  • EAEko film laburren jaialdietara eta film laburrak ekoizteko ikus-entzunezko dirulaguntzetara aurkezten diren proiektuen %50 emakumeek sortutakoak izatea, 2024 urterako.
A-de-aukera