Aukera

Etorkizuna izango diren ikus-entzunezko emakumeei lehen aukera emateko programa

Aukera 2023

18-30 urte bitarteko emakumeek
film labur bat egiteko mentoretza programa

Proiektuak aurkezteko epea:
martxoaren 1etik apirilaren 10era arte (12:00 PM).

DEIALDIA ITXITA

Informazioa eta helburuak

NONDIK SORTU DA AUKERA PROGRAMA ETA ZEINTZUK DIRA PROGRAMAREN HELBURUAK

Aukera

Kulturaren Euskal Behatokiak 2016an egindako ikerketaren arabera, ikus-entzunezko ikasketak egiten dituzten pertsonen % 55 emakumeak dira. Hala ere, euskal ekoizpenetako lantaldeetan, emakumeak % 35 baino ez dira.

Gainera, datu hori engainagarria da, ehunekoa askoz txikiagoa baita sormen postuetan. 2015ean, adibidez, emakume gidoilariak % 5,6 baino ez ziren.

Datu horiek kontuan hartuta, AUKERA sortu dugu. 

Aukera 18 eta 30 urte bitarteko emakumeei zuzendutako film labur bat garatzeko mentoretza-programa bat da.

Programan parte hartzeko hautatutako bost proiektuek gidoi, zuzendaritza eta ekoizpen mentoretza intentsiboak jasoko dituzte sektoreko profesional ezagunen eskutik.

Programa osatzeko, ahalduntze feministako tailerra, dosierrak garatzeko tailerra eta pitching-erako prestatzeko tailerra egingo dira.

AUKERA programan garatutako bost proiektuek ZINEBI- Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren Industria atalean egingo dituzte pitching-ak.

ZINEBIren itxiera galan 3.000 euroko 3 AUKERA sari banatuko dira, ekoizpenera bideratutakoak. Sari horietako bat, gutxienez, euskarazko proiektu batek jasoko du.

AUKERA programaren helburuak

  • Ikasketetatik profesional bilakatzeko ibilbide horretan, ikus-entzunezkoetan lan egin nahi duten emakumeak babestuko eta ahaldunduko dituen programa da AUKERA.
  • Ikus-entzunezko sektorean lan egin nahi duten emakumeei haien ibilbide profesionala EAEn hasi eta garatzeko lan aukera ematea.
  • Euskal zinemaren sektorean eta film laburren esparruan, emakume sortzaileek sortutako lanen ekoizpena bermatzea; urtero emakumeek sortutako bi film laburren ekoizpena bultzatuz.
  • Euskal ikus-entzunezkoen sektorean emakume profesionalen kopurua handitzea.
  • EAEko film laburren jaialdietara eta film laburrak ekoizteko ikus-entzunezko dirulaguntzetara aurkezten diren proiektuen %50 emakumeek sortutakoak izatea, 2024 urterako.
A-de-aukera