itxaso-f

Evento de día completo

Curabitur non nulla sit amet nisl tempus convallis quis ac lectus. Nulla quis lorem ut libero malesuada feugiat. Nulla porttitor accumsan tincidunt. Curabitur non nulla sit amet nisl tempus convallis quis ac lectus. Vestibulum ac diam sit amet quam vehicula elementum sed sit amet dui. Quisque velit nisi, pretium ut lacinia in, elementum id enim. Nulla porttitor accumsan tincidunt. Proin eget tortor risus. Vestibulum ac diam sit amet quam vehicula elementum sed sit amet dui. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.

Vestibulum ante ipsum primis in faucibus orci luctus et ultrices posuere cubilia Curae; Donec velit neque, auctor sit amet aliquam vel, ullamcorper sit amet ligula. Curabitur aliquet quam id dui posuere blandit. Vivamus suscipit tortor eget felis porttitor volutpat. Curabitur aliquet quam id dui posuere blandit. Nulla porttitor accumsan tincidunt. Sed porttitor lectus nibh. Nulla porttitor accumsan tincidunt. Vivamus magna justo, lacinia eget consectetur sed, convallis at tellus. Vivamus magna justo, lacinia eget consectetur sed, convallis at tellus. Nulla quis lorem ut libero malesuada feugiat.

Cras ultricies ligula sed magna dictum porta. Vivamus suscipit tortor eget felis porttitor volutpat. Curabitur arcu erat, accumsan id imperdiet et, porttitor at sem. Donec sollicitudin molestie malesuada. Nulla porttitor accumsan tincidunt. Cras ultricies ligula sed magna dictum porta. Vestibulum ante ipsum primis in faucibus orci luctus et ultrices posuere cubilia Curae; Donec velit neque, auctor sit amet aliquam vel, ullamcorper sit amet ligula. Proin eget tortor risus. Nulla porttitor accumsan tincidunt. Curabitur aliquet quam id dui posuere blandit.

cartel_caminar_por_encima_de_los_limites_EU

Mugen gainetik ibili

Autolidergo tailerra

#MugenGainetikIbili.

Elkar ikasketa eremua, norbere baitara begiratu eta elkarrekin alde berriez jabetzeko, kontzientzia hartzeko. 

Egoera berezi honetan mugitzen ari diren emozionalitateei begiratu eta arreta jartzeko espazioa, sentimenduen mapa osatu eta elkar eusteko bideak ibiltzeko. 

Sormena eta jolasa baliatuz, mugatzen gaituzten patroi, joera eta baldintzapenak non eta nola dauden bereizteko bizipenak. Jabetze berri hauetatik mugak zeharkatzeko bideak. Mugak geure baitan daude, geure hitz eta gorputz propioetan, baina bertan dago aldaketa eta garapenerako hazia ere. Deseraikitzearen harietatik tira egingo dugu. 


Gure bizitza gidatzen duten sinesmenen kontzientzia hartzea: ateak zabaldu eta ateak irekitzen dizkigutenak eta, gainera, elkarrekin gainditu ditzakegun oztopoak, hainbat sinesmen kulturalki ikasi baititugu.

Beste emakumeekin oztopoak gainditzeak ahalduntzea indartzen du, ez soilik pertsonala, baita kolektiboa ere. Saio honetako dinamiken bitartez, elkarrekin ibiliko gara bakoitzak bere bidea ibili dezan, baina beste emakumeen eskutik, errazago suerta dakigun.

Proposamena, beraz, maila banako eta kolektibora bideratuta dago:

  1. Muga eta oztopo banako eta kolektiboak ikusarazi:
    • Non nago/gaude orain?
    • Norantz joan nahi dut/dugu? (mugitzen nauena begiratu)
    • Zeintzuk dira iristea galarazten didaten oztopoak?
  2. Eredu mentalaren oztopoak gainditzen hasi: 
    • Zer egin beharko nuke/genuke neure/geure helburura iristeko?
  3. Geure barne indarrarekin konektatu: uneoro dago neure baitan babestuta eta seguru egoteko espazioa. Hemen Heren ere espazio hori sortu.

  • Dohain Hemen-ko bazkideentzat
  • 20€ bazkide EZ direnentzat
  • 20€ – Hemen 2020 bazkidea izateko
125035463_3009611812471862_4234561387475655928_o

Film laburrak eta emakumeak, berdintasunerako giltzak

Gaur, azaroak 17, 18: 00etan ‘Film laburrak eta emakumeak, berdintasunerako giltzak’ zinemako profesionalen topaketa burutuko dugu zuzenean. (H)emen, ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakume profesionalen Euskal Herriko elkartea antolatutako topaketa ZINEBI Jaialdiaren barruan. Gainera, ekitaldiak irauten duen bitartean, esklusiban aurkeztuko da (H)emenen webgunea (www.hemen.eus) .

Hauek dira topaketako gonbidatuak:

  • María Elorza,
  • Maitane Carballo,
  • Marta Gómez,
  • Lara Izagirre, moderatzaile gisa.

 

Aurkezpena hemendik jarrai dezakezue:

Youtube-tik jarrai dezakezue

 

deseopuedo

Desio dudana, ahal dudana

Autolidergo tailerra

#DesioDudanaAhalDudana.

Geure baitan bizi diren “behar dut” eta “nahi dut” bereizteko bideak jorratuko ditugu, beti ere berrikuntza bideekin konektatu eta indartzeko ikusmiran. Barruan ditugun ametsak topatu edo argitzeko bizipenari egingo diogu leku.

Motibatzen gaituena ikusi, elkarren ispiluan ikusten dugun horretan fokoa jarri (elkarrekintzan, begiradaren bitartez) eta sumatzen diren egitasmo, argi edota ametsei arreta jartzeko. Eta horretatik, hauen norabidean jartzeko bide eta lanabesak landu. “Nire bidea” marraztu, modu dinamikoan bizi dadin eta lan mapa bilaka dadin, emozionalki anbizioarekin konektatuz.

1 – Nire/gure energia femeninoa bereizi eta aitortu, lidergo eta berrikuntza iturri gisa.

2 – Gure ibilkeraren lema hartzeko Lidergo propioa azaleratzen lagundu: EMAKUME OROREN LIDERGO BEREZIA.

Kultura nagusiaren espektatibetara egokitzen ez den lidergoa, beste lidergoek mehatxatua sentitzen ez den lidergoa.

Honi begira ere, norbere baitan dagoen segurtasun eta babes eremuarekin konektatzeko bideak jarriko ditugu, Hemen Heren ere espazio hori elikatzeko.

3 – Bizitzaren eremu guztietan geure ametsen arabera ibiltzeko aliantza berritzailea sortu, alde emozionala eta mentala uztartuz. Sentitu eta pentsatzen dudan bezala noa.


  • Dohain Hemen-ko bazkideentzat
  • 20€ bazkide EZ direnentzat
  • 20€ – Hemen 2020 bazkidea izateko
1-01

Zinebilera – (H)emen gaude solasaldia

Duela urte batzuetatik hona, EZBk (H)emen plataformari espazio finko bat eskeintzen dio. Euskal Ikus Entzunezkoetako emakumezko profesionalak batzen dituen elkartea da (H)emen. Euskal Zine Bileran, ikus entzunezkoen sektoreari espazioa (H)emen elkartearen bidez zabaltzen zaio.

Aurten ere PROFESIONALEN 4. topaketa antolatu da  “EMAKUMEAK FORMATU BERRIETAN ”  gaitzat hartua, solasaldia eskeiniko dute.  Gurean izango ditugu Ylenia Baglieto aktorea (Etxekoak…), Maddi Castro (Pikuak proiektuko kidea) eta Rose of Dolls (Bizi txarra proiektua). Moderatzaile lanetan arituko da Miren Manias.

ROSE OF DOLLS

Artista eta ekintzailea 

Polifazetikoa, ekintzailea eta artista… Sortzaile, aholkulari, zuzendari, produktore eta gidoilari gisa jarduten du telebistarako egitasmo eta proiektu digital propioetan, dela A Film To Kill For ekoizpen-etxean, dela Bainet, K2000, MediaPro eta beste hainbat ikus-entzunezko enpresatan. Sari ugari eskuratu ditu nazioartean, zazpi telesail digitaletako ekoizle, aktore eta zuzendari gisa. Ikus-entzunezko Komunikazioko doktore-titulua eskuratu zuen «Webseries, la (R)evolución audiovisual» tesiarekin.

Bilbao Seriesland jaialdiaren zuzendaria da, zeinean telesail digitalak lehiatzen baitira, eduki berritzailedun nazioarteko merkatuan. Nazioarteko txostengilea eta komunikazio-irakaslea da hainbat unibertsitatetan (Deustu, UPV/EHU, UNED), eta mundu zabalean ematen ditu maisu-eskolak (Miami, Erroma, Marseilla, Berlin, Giessen, Los Angeles, Seul, Rio de Janeiro, Valentzia, Buenos Aires…).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MADDI CASTRO

Antropologoa eta kazetaria 

Maddi Castro Elosegi, tolosar donostiartua; ikasketez kazetari eta antropologoa. Urtetan, EITBko irratietan aritu da, batez ere, Euskadi Irratian, albistegi zein programetan. Eta ondorioz, irratigintzari lotutako mota askotariko lanak egin ditu: produkzioa, gidogintza, lokuzioa eta zuzendaritza. Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eta Bilboko Mendi Film Festival-en ere aritu da azken urte hauetan, komunikazioaren arlo digitala jorratzen eta, gaur egun, Tabakaleran egiten du lan.

Hain zuzen ere, Tabakalerak 2deo ikus-entzunezko laborategian abiatu zen Pikuak websaila. Bertako dirulaguntzari esker garatu izan zen 2019an; geroztik, hainbat jaialditan lehiatu da (Carballo Interplay, ApuliaWebFest, BilbaoSeriesland, besteren artean) eta 2020 ekainetik, EITBko webean ere ikusgai dago, euskaraz (azpidatzirik gabe). Estreinatu eta astebetean 13 mila ikusle baino gehiago izan zituen webean. Pikuak porno feminista egiteko saiakera egiten duten 3 lagunen komedia da; gaur egungo, Donostiako ikasle-langile pisu batean kokatutakoa. Kutsu feminista eta urbano argia duen fikzioa da eta hura errodatzeko lan-taldean ere nagusiki emakumezkoak aritu dira.

 

YLENIA BAGLIETTO

Aktorea

Euskal aktorea da eta hainbat lan egin ditu Euskal Herri mailan, baina baita estatu mailan edo nazioartean ere. Bere azken lana Maite Zalduaren pertsonaia entzutetsua izan da Televisión Españolako “Acacias 38” seriearen baitan. 2015ean Ercilla saria eraman zuen Chejov-en “La Gaviota” lanean Ninaren papera egiteagarik. Hainbat lan egin ditu zineman, besteak beste “Ocho apellidos catalanes”, “La higuera de los bastardos” edo “La pequeña Suiza” moduko filmeetan. Telebistan “Acacias 38″ edo “Presunto culpable”n parte hartu du eta baita Goenkale, Goazen edo Bago!az serie arrakastatsuetan ere. Antzerkian ere lan ugari egindakoa da, besteak beste “Yo soy pichichi”, Obabakoak edo baita “Teatro de la Zarzuela” edo Espainiako “Centro dramático nacional”ean ere.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MIREN MANIAS

(H)emen elkartekidazkaria 

Ikus-entzunezko Komunikazioan Doktorea, UPV/EHUn (2015). Euskarazko zinemaren bideragarritasun ekonomikoaz egin du tesia, Eusko Jaurlaritzaren azken urteetako Kultur Politika oinarrian hartuta. 2016an Doktore Osteko Ikertzaile bisitaria izan da Glasgoweko Unibertsitateko Kultur Politikarako ikerketa zentroan, Eusko Jaurlaritzaren IKERGLASGOW beka lortuta. Ikus-entzunezko egitura eta hizkuntza minorizatuak babesteko sistemak ditu ikergai nagusi. Edinburgoko Unibertsitatean lanean dabil orain, Robert Dunbar irakaslearekin batera Europako hizkuntza minorizatuetako telebista eremua eta gelikoaren kasua aztertzen. Aurretik, kazetari, komunikazio eta produkzio laguntzaile aritu da telebistan, prentsa idatzian eta zineman.

ILLUSTRATOR-06-01

2020ko Bazkide Topaketa

Bigarren urtez jarraian, (H)emen-eko egun bereziena ospatuko dugu: ‘2020ko Bazkide Topaketa ‘.

Aurtengo topaketan elkar begiratu eta entzuteari lekua eskainiko diogu, besteak beste elkarrekin ari garen bidean orain non gauden ikusi, egin duguna ospatu eta aurrera begira nondik ibili nahi dugun elkarrekin josteko.

Elkartuko gara, atzera begiratzeko, jarri genituen erronkak nola gauzatzen ari garen izendatu eta ikusteko. Eta ospatzeko, hori ere erregai izango baitugu elkarrekin. Garatzeko geratzen zaigunari ze foko jarriko diogun ere begiratuko diogu, aurrerantzean ditugun aukera horiei indarra, gogoa eta ilusioa gehitzeko.

Eta elkartuko gara nondik aritu nahi dugun marrazteko, gure ametsen araberako bidea egiteko, garen GU horrek ze itxura duen elkarrekin gauzatzeko. Eta aurrera begiratuko dugu, garen honetatik.

 

 

CAMPAINA CUADRADO-02

Bazkide kanpaina

(H)emen, ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkarteak 2021 urtean bazkide egitera gonbidatu nahi zaitu.

Urtez urte, bazkide kopurua igotzen ari da, baina mundua aldatzeko bazkide gehiago behar ditugu oraindik.

2021eko kuota 40 eurokoa izango da eta bazkide bezala izango dituzun onurak hauek dira:

· Gure datu-basean ikusgarritasun berezia.
· Zure lanen promozioa gure sare sozialetan.
· 2021 urteko ikastaroak doan (40 eurotik beherakoak badira).
. 2021 urteko ikastaroetan deskontua (40 eurotik gorakoak badira).

Honetaz gain, dagoeneko ehun profesionaletik gora dituen komunitateko kide izango zara eta sarea sortzeko aukera izango duzu urtean zehar antolatzen ditugun ekintzen bitartez.

 

Bazkide egiteko egin 40 euroko diru-sartzea gure kontuan.

Azalpenean jarri zure izen-abizenak eta 2021 zenbakia.

Kontu zenbakia:
Kutxabank ES28 2095 5005 90 9116879222

Diru-sartzea egin eta gero bildali mezu bat
komunikazioa@hemen.eus helbidera.

 

Eskerrik asko gugan sinesteagatik eta espero dugu gure familia handitzeko ahalegina egitea.

Besarkada bat eta eskerrik asko,

(H)emen-eko batzordea

Mobile

Ametsak saretzen

Elkarren bideak saretzeko, bakoitzaren ametsak entzun eta aberasteko, eta elkar laguntza eta garapen eremuak bereizteko bizipena izango da. Horretarako, norbere gaitasun eta ahalmenekin konektatzeko bidea egingo dugu, bakoitzaren desioak betetzeko beharrak argitzearekin batera. Zer daukat eskaintzeko? Zer behar dut?

Barne balio honetatik elkar ezagutzeko eta elkar laguntzarako eremuak sortuko ditugu, baita norbere ametsak besteen begirada eta grinetik elikatu eta aberasteko bizipenak ere.

Horien bitartez, elkar babes eta laguntzarako ereduak esploratuko ditugu, ametsok modu ahalduntzaile eta kolektiboan garatzeko moduak eta tresnak topatzeko.

 

PREZIOAK:
– Bazkideak doan
– 20€ ez bazkideentzat
– 40€ (H)emen 2020 bazkidea izateko, horrela, 2021eko ikastaroetan doan parte hartu ahal izango duzu (40 eurotik beherakoak badira).

Mobile

Happy Hour

Badatoz berriro Happy Hour-ak!

Zuetariko askok eskatuta, gure Happy Hour-ak berreskuratzea eta aire berri bat ematea erabaki dugu. Gure artean elkartzeko; esku artean ditugun lanak konpartitzeko; aholkuak eta babesa elkarri emateko; eta batez ere, tarte atsegin bat pasatzeko, beti ere “pikoteo” bat tartean izanda.

Urteko lehen Happy Hour-a maiatzaren 14an egingo dugu Donostiako Teila Fabrikan.

Esku artean proiekturen bat baduzue edo ideiaren bat partekatu nahi baduzue, esaidazue mesedez eta izan ditzakezuen behar teknikoei buruz hitz egingo dugu.

Partekatzeko proiekturik ez baduzue, zatozte beste emakume profesionalekin tarte atsegin bat pasatzera eta harremanak sendotzera! Zuen zain egongo gara!

Topaketa_web-03

Topaketa profesionala – Arte eta eszenografia

Oraingo honetan 2021 urteko lehen TOPAKETA PROFESIOANALAren berri eman nahi dizuegu.
Datorren maiatzaren 29an Nerea Berroeta, Izaskun Urkijo eta Ikerne Gimenez profesionalek Arte Zuzendaritza eta Eszenografiari buruz arituko dira.
Moderatzaile lanetan Tessa Andonegi, aktorea eta (H)emen-eko Batzordekidea, izango dugu.
Sarrera librea eta irekia izango da.
Etortzekoak bazarete, bete mesedez formulario hau, COVID protokoloa dela eta, sartzeko zerrendan euki behar zaituztegulako.