
- ekitaldia hau amaitu da.
Desio dudana, ahal dudana
28 Azaroa 2020-10:00 AM > 2:00 PM

Autolidergo tailerra
#DesioDudanaAhalDudana.
Geure baitan bizi diren “behar dut” eta “nahi dut” bereizteko bideak jorratuko ditugu, beti ere berrikuntza bideekin konektatu eta indartzeko ikusmiran. Barruan ditugun ametsak topatu edo argitzeko bizipenari egingo diogu leku.
Motibatzen gaituena ikusi, elkarren ispiluan ikusten dugun horretan fokoa jarri (elkarrekintzan, begiradaren bitartez) eta sumatzen diren egitasmo, argi edota ametsei arreta jartzeko. Eta horretatik, hauen norabidean jartzeko bide eta lanabesak landu. “Nire bidea” marraztu, modu dinamikoan bizi dadin eta lan mapa bilaka dadin, emozionalki anbizioarekin konektatuz.
1 – Nire/gure energia femeninoa bereizi eta aitortu, lidergo eta berrikuntza iturri gisa.
2 – Gure ibilkeraren lema hartzeko Lidergo propioa azaleratzen lagundu: EMAKUME OROREN LIDERGO BEREZIA.
Kultura nagusiaren espektatibetara egokitzen ez den lidergoa, beste lidergoek mehatxatua sentitzen ez den lidergoa.
Honi begira ere, norbere baitan dagoen segurtasun eta babes eremuarekin konektatzeko bideak jarriko ditugu, Hemen Heren ere espazio hori elikatzeko.
3 – Bizitzaren eremu guztietan geure ametsen arabera ibiltzeko aliantza berritzailea sortu, alde emozionala eta mentala uztartuz. Sentitu eta pentsatzen dudan bezala noa.
- Dohain Hemen-ko bazkideentzat
- 20€ bazkide EZ direnentzat
- 20€ – Hemen 2020 bazkidea izateko