Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

DOP ikastaroa – Lara Vilanova

8 Ekaina-4:00 PM > 9 Ekaina-8:00 PM

DOAN BAZKIDEENTZAT

DOP Ikastaroa
INSPIRAZIOA ARGIAREN BIDEZ BILATZEN
Irakaslea: LARA VILANOVA

EKAINAK 8 – 9
ekainak 8  16:00 – 20:00
ekainak 9  16:00 – 20:00
BilbaoArte 
Urazurrutia 32 (48003 Bilbao)

IKASTAROAREN HELBURUAK 
Fikzio edo dokumental baten argazkia zuzentzea naturarekin jolastea da. Asko dira itxuraz zuzena den aukerari diana eman ahal izateko hartu beharreko erabakiak, non imajinatu dena gertatzen den.

Zer ordu aukeratu, argiak non kokatu eta nola kontrolatu, eta, batez ere, kamera non eta nola jarri historiaren ideia irudikatu ahal izateko, horiek dira ikasturte honetan hausnartu beharreko kontzeptuak.
Zinemaz, arteaz, sorkuntza-prozesuaz, ekipoarekiko harremanaz, errodajeko eta postprodukzioko lehentasunez, argiaz, kamerez, lenteez, kolore-zuzenketaz, makillajeaz, arteaz hitz egingo dugu; azken batean, argazki-zuzendaritzak sail guztietan eta alderantzizkoan nola eragiten duen balioesteak.

NORI DAGO ZUZENDUA? 
Hizkuntza zinematografikoari buruzko ezagutzak partekatu nahi dituzten guztiei zuzendua: argazki-zuzendariak, koloristak, zuzendariak, ekoizleak, makillatzaileak, arte-zuzendariak…

EDUKIA
Ekainak 8, osteguna, 16:00etatik 20:00etara (4 ordu) 
– ZINEMATOGRAFIARAKO SARRERA
Argia eta itzalak
Kolore-tenperatura
Argiaren norabideak Oinarrizko eskema
Kamera eta lente motak
Formatu estetikoak eta teknikoak
Kolore-konbinazioak
– Argiaren artea
Argiztapen motak adibideekin

Ekainak 9, ostiral 16:00etatik 20:00etara (4 ordu) 
– Argiaren artea
Argiztapen motak adibideekin
– Sortze-prozesua
Dop zuzendariaren harremana
Aurreprodukzioa (Arte-prestakuntza)
Aurreprodukzioa (Prestakuntza teknikoa)
– Kokalekuak
Filmaketa (argazki-ekipoa)
Postprodukzioa (Kolorea)

IKASTAROA EGITEKO BEHAR TEKNIKOAK
Ez duzue ezer ekarri behar, baina zuen kamera ekarri Lararekin zalantzaren bat argitu nahi baduzue.



LARA VILANOVA

Lara Vilanova 1983an jaio zen Bartzelonan. 2008an Kataluniako Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan (ESCAC) graduatu zen, eta, Argazki zuzendari lanetan hasi zen telebistan eta zinean.

2009an Argazki Zuzendaritza onenaren Kodak/Nahemi saria irabazi zuen Ingalaterrako Encounters Film Festival jaialdian. 2011n hautatu zuten Berlinale Talent Campusean eta Locarnoko Summer Academyn Cinematographer gisa parte hartzeko.

Gaur egun, Argazki Zuzendari eta Kolorista da. THE CHIMNEY eta DISCOVERY CHANNEL bezalako enpresa ospetsuek bere ikus-entzunezko lanetarako kontratatu dute. 2017an Cannesko Zinemaldian aurkeztu zuen bere lana, Kaouther Ben Haniak zuzendutako “The beauty and the dogs”, Un Certain Regard sail ofizialean.

2018an, “Trinta lumes” aurkeztu zuen, Argazki Zuzendari gisa, Berlinaleko Panorama sailean, eta Argazki Zuzendaritza Onenaren saria irabazi zuen CINESPAÑAn, Tolosan. 2018an FÈNIX eta CAMERIMAGE (Golden Frog) sarietarako izendatuta egon zen.

2021ean, “The return: Life after ISIS” documental onena sarira izendapena jaso zuen EMIn, eta berak egindako argazki-lana Zinemako Emakumeen Udako III Jailadian saritua izan zen.

Estibaliz Urresolaren “Cuerdas”, Maider Oleagaren “Irrits” eta Alborde Filmsen “Hondarrak” azken lanak arrakasta handiz estreinatu dira, Cannesen, Malagako Jaialdian eta Camerimage-n, besteak beste.

Lara Vilanova-ren ibilbide profesional osoa http://laravilanova.com/ webgunean duzue.


DOAN (H)emen-eko bazkideentzat.
Bazkideak, izena emateko bete FORMULARIO HAU.
Bazkide egiteko, egin klik HEMEN.

Izena ematen bada, asistentzia konpromezua eskatzen da.

Xehetasunak

Hasiera:
8 Ekaina-4:00 PM
Amiera:
9 Ekaina-8:00 PM
Prezioa:
DOAN BAZKIDEENTZAT

Egoitza

BilbaoArte
Urazurrutia 32
Bilbao, Bizkaia 48003 Spain

Antolatzaile

(H)emen elkartea
Webgunea:
www.hemen.eus
Shopping Basket
Este sitio web utiliza Cookies propias para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web. ACEPTAR
Aviso de cookies