Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

(H)emen + Industria Donostiako Zinemaldia

7 Uztaila

Poz pozik gaude (H)emen-en lankidetza berri bat iragartzeko daukagulako: Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin, hain zuzen ere. Euskal emakumek gidatutako lau proiektuk leku esklusiboa izango dute Zinemaldian.

 

Aukeratutako lau proiektuen Zuzendaria eta Ekoizlea Industrian akreditatuak egongo dira (bi akreditazio) eta Industriaren abantaila guztiak izango dituzte. Irailaren 17tik 25erako astea baliatu ahal izango dute beren film luzeetarako finantzaketa eta kolaboratzaileak bilatzen aurrera egiteko.

 

Ezaugarri hauek dituzten proiektuek parte har dezakete:

 

– EAEko proiektuak.
– Emakumeek zuzenduta.
– Emakumeek ekoiztua izatea baloratuko da.
– % 20ko finantzaketa baieztatuta izatea baloratuko da.

 

Uztailaren 7rako dokumentazio hau jaso behar dugu:

 

  • Sinopsi luzea (orrialde 1-2)
  • Argudio-tratamendua (8 – 12 orrialde)
  • Asmo-gutuna (orrialde 1-2)
  • Ekoizpen-datuak (2-3 orrialde)
  • Ekoiztetxeari buruzko informazioa (izanez gero)
  • Aurrekontua (laburpena partiden arabera)
  • Finantzaketa-plana
  • Zuzendariaren CV eta biofilmografia (orrialde 1-2)

*Eskatzaileek aurretiko lan bat edo batzuk zuzendu badituzte, online ikusteko estekak jarri beharko dituzte.

 

Mesedez, bidali zuen proiektuak hemen@hemen.eus helbide elektronikora eta jar zaitezte gurekin harremanetan zalantzaren bat izanez gero.

 

Gure lankidetzaren lehen edizio hau arrakastatsua izan dadin, zuen proiektuekin parte hartzea eta honi zabalkundea ematea eskatu nahi dizuegu.

Xehetasunak

Data:
7 Uztaila
Shopping Basket
Este sitio web utiliza Cookies propias para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web. ACEPTAR
Aviso de cookies