Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

(H)emen pitching corner

25 Iraila-7:00 PM > 9:00 PM

(H)EMEN PITCHING CORNER
Irailak
25
Tokia zehazteke (Kursaal inguruan)
19:00

Pitching saioa amaitzerakoan COCKTAIL bat egongo da.


Ikus-entzunezko proiektu bat daukazu garapen fasean? 

Bidali zure proiektua irailaren 25ean Donostin (Zinemaldia 202​3​) egingo dugun Pitching saioan parte hartzeko.

Iaz bezala (H)EMENek Euskal Herriko edozein lurraldeko emakumezkoek gidatutako euskal ekoizpena duten proiektuen pitching bat antolatuko du Zinemaldiaren esparruan.

Jasotakoen artean, (H)emen-ek izendatutako Komisio batek lau proiektu finalistak hautatuko ditu, eta hauek estatuko eta nazioarteko ekoizleen aurrean pitcheatuko dituzte. Hautatutako lau proiektuetatik gutxienez bi euskaraz  izango dira.

Ekitaldia Zinemaldiko Industria atalaren agendan agertuko da.

Proiektuak jasotzeko azken eguna: uztailaren 20a.


MUSIC LIBRARYk proiektu irabazlea erabaki eta SARIA emango du.

1500 euroko balioa duen  AudioNetwork eta AltMusic ekoiztetxeen musika-katalogoak eskuratzeko aukera ematen duen ekoizpenerako tarifa laua. Baita sinkronizatzeko musikaren erabilera ere, ekoizpenaren azken bertsioaren 2 sustapen-edukietan gehienez (teaser + trailerra). Edukiak lizentziatu ondoren, musikak plataforma anitzeko emisiorako, mundu osoan eta edukien bizitza osorako estaldura izango luke. Balio erantsitako zerbitzuak ere sartzen dira, 360º Acorde musika kudeaketa dibisioaren bidez: deskontuak eta abantailak ad-hoc konposizioan, ekoizpena eta konbergentziak musika konposatuan. Musika komertzialen eskubideak negoziatzeko karguetan deskontuak. Estudioen eta SFXen hornitzea.


EGUNA, TOKIA ETA ORDUA
2023ko Irailaren 25ean, astelehena
Tokia zehazteke (Kursaal inguruan)
19:00etan
Cocktaila pitching saioa amaitzerakoan

ZEIN PROIEKTUK HAR DEZAKETE PARTE?
– Garapen fasean dauden euskal ekoizpeneko proiektuak (ekoizpenaren gehiengoa euskalduna izan behar da).

– Euskal Herriko edozein lurralde historikoko emakumezkoek Idatziak/Zuzenduak/Ekoitziak. Gutxienez bi emakumezkoak izan behar dira (Gidoigile/Zuzendari/Ekoizlea).

– Formatu eta genero guztiak onartuko dira: film luzeak, film laburrak, TB serieak, webserieak, fikzioa, dokumentala, animazioa…

– Proiektuak euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu daitezke.

– Finantzaketaren %20 zihurtatua izatea baloratuko da.

– Ezin dira aurkeztu (H)emen-ek egindako beste deialdiren batean parte hartu duten proiektuak.

EPEAK
Proiektuak jasotzeko azken eguna: uztailaren 20a.
Proiektu finalistak uztailaren 31an jakinaraziko dira.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Proiektuaren dosierra, finantzaketa-plana barne (Euskaraz, gaztelaniaz edo ingeleraz).

*Lau finalistei dosierra ingeleraz eskatuko zaie.


PROIEKTUAK AURKEZTEKO
idatzi hemen@hemen.eus helbidera eta formularioa bidaliko dizuegu

Xehetasunak

Data:
25 Iraila
Ordua:
7:00 PM > 9:00 PM

Antolatzaile

(H)emen elkartea
Webgunea:
www.hemen.eus
Shopping Basket
Este sitio web utiliza Cookies propias para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web. ACEPTAR
Aviso de cookies