
- ekitaldia hau amaitu da.
Mugen gainetik ibili
31 Urria 2020-10:00 AM > 2:00 PM

Autolidergo tailerra
#MugenGainetikIbili.
Elkar ikasketa eremua, norbere baitara begiratu eta elkarrekin alde berriez jabetzeko, kontzientzia hartzeko.
Egoera berezi honetan mugitzen ari diren emozionalitateei begiratu eta arreta jartzeko espazioa, sentimenduen mapa osatu eta elkar eusteko bideak ibiltzeko.
Sormena eta jolasa baliatuz, mugatzen gaituzten patroi, joera eta baldintzapenak non eta nola dauden bereizteko bizipenak. Jabetze berri hauetatik mugak zeharkatzeko bideak. Mugak geure baitan daude, geure hitz eta gorputz propioetan, baina bertan dago aldaketa eta garapenerako hazia ere. Deseraikitzearen harietatik tira egingo dugu.
Gure bizitza gidatzen duten sinesmenen kontzientzia hartzea: ateak zabaldu eta ateak irekitzen dizkigutenak eta, gainera, elkarrekin gainditu ditzakegun oztopoak, hainbat sinesmen kulturalki ikasi baititugu.
Beste emakumeekin oztopoak gainditzeak ahalduntzea indartzen du, ez soilik pertsonala, baita kolektiboa ere. Saio honetako dinamiken bitartez, elkarrekin ibiliko gara bakoitzak bere bidea ibili dezan, baina beste emakumeen eskutik, errazago suerta dakigun.
Proposamena, beraz, maila banako eta kolektibora bideratuta dago:
- Muga eta oztopo banako eta kolektiboak ikusarazi:
- Non nago/gaude orain?
- Norantz joan nahi dut/dugu? (mugitzen nauena begiratu)
- Zeintzuk dira iristea galarazten didaten oztopoak?
- Eredu mentalaren oztopoak gainditzen hasi:
- Zer egin beharko nuke/genuke neure/geure helburura iristeko?
- Geure barne indarrarekin konektatu: uneoro dago neure baitan babestuta eta seguru egoteko espazioa. Hemen Heren ere espazio hori sortu.
- Dohain Hemen-ko bazkideentzat
- 20€ bazkide EZ direnentzat
- 20€ – Hemen 2020 bazkidea izateko