Proiektuak - Aukera 2025

Azken uda

FIKZIOA
Drama, coming-of-age 
EUS
20′

Sinopsia

Udako azken egunekin batera, Anek jaioterria utzi eta Londresen bere unibertsitate-bizitza hasteko prestatu behar da, etapa berri honek dakartzan aldaketei, minari eta uko egiteei lehen aldiz aurre eginez.

Itsaso Pol Marcos

Itsaso Pol Madrilgo Nebrija Unibertsitatean Arte Eszenikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zituen, gradu bikoitzean. Ikasketak Londresko Regent’s University-n amaitu zituen, 2016. urtean. 2017an, Madrilen berriz ere, Zuzendaritza Zinematografikoa ikasi zuen Septima Ars eskolan. Unibertsitate garaian hainbat film labur zuzendu eta idatzi zituen. 2016an “Complete” izeneko laburmetraia grabatu zuen, eta Londresko BASKFEST jaialdian hautatua izan zen. 2018an, “Caja de Cerillas” film laburra grabatu zuen zine-eskola amaierako proiektu gisa; ondoren, lan hori Madrilgo 27. PNR Zinema Jaialdian hautatua izan zen. 2019an hasi zen casting munduan lanean, Casting Zuzendaritza laguntzaile gisa.

Nuria Reyes Aguado

Nuria Reyes kazetaritzan eta ikus-entzunezko komunikazioan graduatua da Rey Juan Carlos Unibertsitatean, eta Ikus-entzunezko Ekoizpeneko Masterra egin du Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Kazetari gisa, irrati batean eta hainbat komunikabide digitaletan kolaboratu du, batez ere kultur arloan. Halaber, ekoizpeneko laguntzaile gisa lan egin du EITBko telebista-programetan, Secuoya Studios eta Kalicon Media ekoiztetxeekin.
Zinemaren esparruan, ekoizpen-sailan eta arte-erregidore gisa aritu da Zeta Studios, DLO Producciones, Bixagu edo Basque Films ekoiztetxeetan, eta parte hartu du besteak beste Las largas sombras, Eres tú, Sin instrucciones, Desagertuta eta El niño bezalako proiektuetan.