Izaskun Arandiak, gure lehendakariak, Euskal filmotekak hainbat emakume zinemagile bildu dituen liburu baten egiletako bat!

 

Euskal filmotekak hainbat emakume zinemagile bildu ditu liburu batean,
merezi duten protagonismoa emateko.
Horien artean, gure lehendakaria, Izaskun Arandia. Izaskun kapitulu baten egilea da, non ikus-entzunezko emakumeen elkartea, (H)emen , sortzeko ibilbide liluragarria kontatzen duen.

Beharrezko protagonismoa izan ez duten euskal emakume zinemagile guztiei
ezagutzera ematen saiatzen da liburua.

Oso liburu gomendagarria. Elkartean ale batzuk izango ditugu gaztelaniaz zein euskaraz.

Aupa Izaskun! Eskerrik asko gure ahotsa entzunaraztegatik.

 

 

—————————-

 

La filmoteca vasca ha recopilado a varias cineastas mujeres en un libro para dar el
protagonismo que se merecen. Entre ellas, nuestra presidenta, Izaskun Arandia.
Izaskun es autora de un capítulo donde cuenta el fascinante viaje de crear la asociación
de mujeres del audiovisual (H)emen.

El libro trata de dar a conocer a todas las mujeres cineastas vascas que no han tenido el
protagonismo necesario.

 Un libro muy recomendado. En la asociación dispondremos de algunos ejemplares tanto en
castellano como en euskera.

 Aupa Izaskun!
Gracias por hacer que nuestras voces se oigan.

OSPATZEKOA! (H)emenek ekoizleen lana erraztea lortu du Bizkaiko zerga-pizgarriak sailkatuak eskatzeko orduan

(H)emenek ekoizleen lana erraztea lortu du Bizkaiko zerga-pizgarriak sailkatuak eskatzeko orduan

 

Joan den 2022ko azaroan (H)emenekoak Iñaki Arce Bizkaiko Ogasuneko zuzendariarekin eta bere taldearekin bildu ginen. Elkartetik kontsulta publiko bat egin genuen, argitaratu berri diren azken zerga-pizgarrietan lan zailen kategorian emakumeak aipatu zitezen.

Abenduaren 7an, gure kontsultari erantzun ziguten, emakumeak lan zaila hartzen den taldean sartzen direla adieraziz.Modu honetan, kontsulta publiko egin denez, ekoizlerik, ez zuzendaririk ez du Ogasun sailari berriro galdetu beharrik ea euren lana «lan zailtzat» jotzen duen, dagozkion zerga-pizgarriak eman diezazkioten.

Oso pozik gaude ikus-entzunezkoen sektoreko emakumeen alde borrokan jarraitu ahal izateagatik eta gure ahotsa entzuten ari direlako.

Eskerrik asko guztioi etengabeko laguntzagatik.

**Erantzun publikoa hemen deskargatu dezakezute

pensamiento-y-debate

Irailaren 24an ikus-entzunezkoen emakumeen elkarteok Donostiako Zinemaldiarekin bildu ginen

Sektoreko profesionalen elkartok neurri zehatzak eskatu genituen benetako berdintasuna eta aniztasuna lortzeko, bai Donostian, bai Estatuko gainerako zinemaldietan.

Ikus-entzunezko profesionalen elkarte feministek etengabeko elkarrizketa adostu genuen Zinemaldiarekin, benetako ekitatera iristeko.

Zinemaldian emakumezko zuzendarien batez besteko presentzia %29koa da, ICAAk 2025ean ekoizpenetan 50/50era iristeko zuen helburutik oso urrun.

Ekintza-neurri positiborik gabe, ikus-entzunezko sektorean benetako berdintasuna ez da 2094ra arte iritsiko.

Irakurri prentsa oharra hemen