Hautatuak - Aukera 2021

Cuidado!

Olaia Nogales

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua (EHU). Telebista proiektu, bideo korporatibo eta abarretarako editore eta kamera-operadore gisa lan egiten du, eta HAUAZKENA animazio taldearen bi film laburretan parte hartu du: Hirian biltzeko Jarraibideak eta Miraila. Galapan-ek ekoitzitako Harria eta Bidea dokumental laburra muntatzeaz ere arduratu da Bilbao Aurrera 2020ko proiektu poltsari esker.w

Llúcia Pla

Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Kazetaritzan graduatua. Atrapados por la serpiente dokumentala muntatzen hasi zen, eta ordutik hainbat proiektutan editore gisa lan egin du. Berriki bere gain hartu du Vereda Studioko Bilbao Mugimendu Etengabea dokumental laburraren muntaia, Bilbao Aurrera 2020 planaren laguntzarekin egina. Ikus-entzunezkoarekin duen lotura musikarekin duen loturatik abiatzen da. DJ eta musikagilea ere bada, eta ZINEBI 2020 jaialdiko soinu bandaren sortzailea.