Proiektuak - Aukera 2025

Egun izoztuak

FIKZIOA
Drama
CAST
15′

Sinopsia

Alpeetan gaua erortzen da. Urrutian, ama eta alaba, iristeke dagoen dei baten zain denboraren ertzean eusten dira.

Mar González Ruiz de Larramendi

Filologia Hispanikoan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da Nafarroako Unibertsitatean (bi gradutan Ohorezko Sariarekin). Agorart 2016 Arte Ikasketak Zabaltzeko Bekari esker, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan "Dokumental Sortzailearen Teoria eta Praktika" Masterra egin zuen. Ondoren, bere prestakuntza osatu zuen Pompeu Fabra Unibertsitateko "Literatura, Arte eta Pentsamenduaren Ikasketa Konparatuak" Masterrarekin, eta baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterrarekin ere. Azken hori amaitu baino lehen, San Fermin Ikastolan irakasle lanpostu bat eskuratu zuen eta bost urtez jardun zuen irakaskuntza eta tutoretza lanetan, ikastetxe publiko eta pribatuetan. Zuzendutako film labur ugarik sariak jaso dituzte, hala nola: Gaur elurra egin du (2015), Bestealdetik (2016), Tu cuello, tallo de luz (2017) edo Ya no está (2017). Era berean, "Dokumental Sortzailearen Teoria eta Praktika" Masterraren baitan, El tercer paisaje (2017) zuzendu zuen beste kide batzuekin batera; lan hori IBAFF (Murtzia) zinema-jaialdiko sail ofizialean eta Sitgeseko Zinema Jaialdiko Nova Autoría sailean hautatua izan zen.

María Rotaeche Alquiza

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna UNAVen, 2015etik hona film luze, telesail, dokumental eta film laburretan ekoizpen-lanak uztartzen ditut, udako garaian Donostiako Zinemaldian ekoizpen laguntzaile gisa egiten dudan lanarekin batera.