Proiektuak - Aukera 2024

Emakumeak. San Cristobaleko espetxea

Dokumentala
EUSK

Sinopsia

San Kristobaleko gotorlekua ez zen inoiz gotorleku moduan erabilia izan. Duela urtebete baino gutxiago deskubritu nuen hori, nire etxeko balkoitik, bizitza osoan bizi izan naizen lekutik, gotorlekua Ezkaba mendiaren tontorrean sumatzen den arren. Ez nuena susmatzen, ezta ere, txikitatik Artika herritik mendi tontorreraino egiten nuen bidean, emakume talde batek, urte batzuk lehenago, trapuak eta egunkari zatiak uzten zituztela zen, gotorlekutik jaistean orientatu ahal izateko, gerra zibilean eta frankismoaren lehen urteetan bertan pilatutako presoei laguntza eskaini ondoren.


Beatriz M. Larragueta

Iruña, 1999
Zuzendaria eta gidoilaria. Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta zinema dokumentalean eta esperimentalean ardaztua, zuzendari gisa lan desberdinak egin ditu “Ocho” (2023) eta “Mujeres insumisas” (2022)

Yadira Graciela García Fernández

Piura, 1998
Ekoizlea eta argazki zuzendaria. Ignacio Merino Arte Ederren Eskolan Diseinu Grafikoko eta Arte Publizitarioko Ekoizpenean lizentziatua. Autoekoiztutako "Ocho" (2023) eta soinu-ingeniari gisa lan egin du "Se just" (2023) lankide gisa.