Proiektuak - Aukera 2024

Gaua da luze

Fantasia, terrorea
EUSK

Sinopsia

40. hamarkadako Donostia. Erdialdeko portal dotore batean, marmolezko eskailera ikusgarrien azpian, trastez betetako gelatxo batean dauka Carlotak bere tailerra. Bizi osoa darama pezeta gutxi batzuen truke barruko arropak konpontzen. Argi falta eta lan finaren erruz itsutzen joan da, beraz gero eta denbora gehiago behar du enkargu bakoitza burutzeko. Horregatik, goiko tailerreko jostunak Santa Luzia eguna ospatzera irten diren arren, berak lanean jarraitu du bere txokoan. Eraikinean bakarrik gelditu dela dirudi baina igogailutik emakume gazte bat irten da, argi koroa bat buruan eta begiak estalita. Miraria. Santa Luzia bera da Carlotari ikusmena itzultzera etorria.

Itziar Lamarka Arrizabalaga

Donostia, 1999
Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi du Pompeu Fabra Unibertsitatean. Gidoigintza eta zinema ekoizpena landu ditu batez ere. Egun “Ez da lurrik” luzemetraia idazten ari da Elkarrekin Sortzen proiektuaren baitan.

Ane Álvarez Osinaga

Beasain, 1999
Ikus-Entzunezko Komunikazioan graduatua EHUn. Azkeneko urteetan arte departamentuan espezializatzen dabil, “No Deberías” (2021) eta “Erro Bi” (2022) laburmetraien arte zuzendaritza osatuz eta duela gutxi bere lehen luzemetraian parte hartuz.