Proiektuak - Aukera 2024

Itsas-epel

Fikzioa, drama
EUSK

Sinopsia

Milagros bere etxea bero mantentzeko diruriaren faltan, itsasoak ekartzen duen egurra biltzen hasten da familiako tradizio bat berpiztuz. Baina jendeak ikusi egiten du eta bere ideia berdina jarraitzen du. Horrela, etxeko egurra amaitzean, Milagros hondartzara itzultzen da baina egurrez hutsik aurkitzen du. Ondorioz, berriz ere negu hotzean zer egin ez dakiela aurkitzen da. Bere biloba laguntzen saiatuko da amonaren etxeko atean egur-poltsak utziz, Milagros ongilearen nortasuna aurkitzen saiatzen den bitartean.

Aroa Fernández Lazkano

Aia, 1998
Zuzendaria eta gidoilaria. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta zinematografia-zuzendaritzan espezializatu zen ICMn, Madrilen. Hainbat proiektu pertsonal idatzi eta zuzendu ditu, bideoklip bat barne, eta gaur egun "Gazteon Arazoak" izeneko bere azken lanaren postprodukzioan dago.

Janire Varela Ferrández

Donostia, 1998
Komunikatzailea ofizioz, kuriosa afizioz. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua (UPV-EHU), bere ibilbide profesionala irratian hasi zuen eta ondoren komunikazio agentzia batean publizitate erredaktore gisa aritu zen. Gaur egun, Komunikazio teknikari lanetan jarduten da Irungo Udalean.