Proiektuak - Aukera 2022

Komando marmitako

Sinopsia

Komando marmitako zertzelada dramatikoak dituen egoera-komedia bat da. Freskoa da, bizizalea, belaunaldi anitzekoa, espiritu irekikoa, eta familia guztietan aurki daitezkeen pertsonaia inperfektuak erakusten ditu.

Alba González

(Basauri, 1997) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (Mondragon Unibertsitatea), TUafilm laburreko zuzendari laguntzaile izan da. Produkzio-laguntzaile ibili da IXA webseria. Donostiako Zinemaldiaren (SSIFF) 69. eta 70. edizioetako gazteen TCM sariaren antolakuntzan parte hartu du. 2deok Tabakaleran duen esperimentazio-taldeko kidea da. ¿Quién está grabando? film laburraren zuzendarietako bat izan da. Proiektu hau, ikus entzunezko jaialdietan banatzen ari da.

Ane Nafarrete

(Gasteiz, 1998) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna. Zuzendari, gidoilari eta produkzio departamenduetan ibili da lanean. Gaur egun, Bartzelonako Bande á Part zinema eskolako 3. kurtsoan dago eta zenbait film luzeetan nahiz telesailetan egon da produkzio departamentuan: Unicornios (Alex Lora), La Maternal (Pilar Palomero), Tú también lo harías (David Victori) eta Self Tape (Barbara Farre), besteak beste. Aurten bere lehenengo film luzearen idazketan dihardu, Uxue Botasekin batera.

Irati Rodríguez

(Hernani, 1997) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, Mondragon Unibertsitatean. Graduko lau urteetan, Tua film laburra (Aitor Arregiren tutoretzapean), non arte eta janzkera lanetan ibili zen. Tua film laburrak HUHEZINEMA jaialdiko MU sailean fikzio onenaren saria lortu zuen. Arte zuzendaritza ikasi zuen Kataluniako ESCAC zinema eskolan eta hortik aurrera hainbat laburmetrai eta bideoklipetan parte hartu du, arte departamentuko zenbait esparrutan: La Luna (David Olivas), Reggaetonki (Luna Ki), Ruina (Frank Lucas), Gabete (Alejo Ayala). Aipatutako azken bi lan hauek oraindik ikus-entzunezko jaialdietako partaide dira. Euskal Herrira bueltatzean, Tabakalerako 2deoko talde esperimentalean sartu zen eta BIP BIP izeneko programaren platoa sortu zuen.

Mercedes del Ama

(Donostia, 1997) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, Mondragon Unibertsitatean. Ekitaldi koordinatzaile, zinema eta telebistan ekoizpen departamentuan aritu da. Telebista saioetan ekoizpenean aritu da eta Zinema arloan Señor y Señora ekoiztetxean ekoizpen auxiliar moduan. Ekitaldi koordinatzailea izan zen Zinema Zubiak ekitaldiak Donostia Festibalean (Donostia), Zinebi jaialdian (Bilbo) eta Baionako, Atalante Zinemako Rencontres sur les docks festibalean Hemendik zinema sortzaileen egonaldian. Gainera, Donostia Festibalan Publikoaren Sariaren arduraduna izan da azken bi urte hauetan.

Uxue Botas

(Andoain,1998) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, Mondragon Unibertsitatean. Zuzendari, gidoilari eta arte departamenduetan ibili da lanean, batik-bat. Zuzendaritzan, Tua eta Rab’inal Achí film laburrak aipatu daitezke. Gidoi sailean, Komun Komunak eta Jainko Ateoa laburrak edota egun idaztezten dagoen lehen luzea nabarmendu daitezke. Arte departamenduan, Irabazi Arte telesailean eta Larrugorritan, Betizu Buru edota Ximinoa film laburretan ere lan egin du. Mondragon Unibertsitatean Film language and media technology moduloko irakaslea izan da.