Proiektuak - Aukera 2023

Llueve en casa

Sinopsia

Bi ahizpa gazteak familia oroimenean galdu den arbaso baten bila abiatzen dira. Arbaso honen aztarnak gaur egungo oiartzun dira. Aztarna horien bidez gerraosteko Bilbora bidaitzen dute, kaleetan auzokideen arteko harreman estuak burutzen ziren eta aldaketa sozialen nahiak sumatzen ziren garaira. San Frantzisko auzoko bi bizilagunek, Sara izena partekatzen zutenek, 1954an Bilboko “Radio Juventud de Vizcaya” irrati proposamen berriarekin bat egin zuten, non irrati antzerki-lanetan parte hartzen hasi ziren. Emakume horietako bat egungo kazetari xelebrea bihurtu zen, bestea, aldiz, familia oroimenean eta argazki albumetan gordeta geratu zen. Bi ahizpak bere arbasoa Sara Bustinduyren bizitza eta historia berreskuratzen saiatzen dira. Izan ere, Sara betidanik egon da haien alboan, familiako emakumeek txikitatik kontatu dizkieten istorioen bidez. Bi ahizpek berraurkitzen duten ipuin hau, emakumeen ondarea, askatasuna eta oroimenarekin ehuntzen da.

Ana González Tellería

(Bilbo, 1996) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua UPV-EHUn eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzan Masterra egin zuen UPV-EHUn. Bilbao Ekintzan eta Uruguain Espainiako Zentro Kulturalean kultura-kudeatzaile gisa lan egin du. Gaur egun ikus-entzunezko proiektuen kudeaketan dihardu EIKENen, Ikus-entzunezko Euskal Klusterrean. 2020an, “Trabajadoras. Mujeres de barrio, memoria y futuro” Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako dokumentalean parte hartu zuen.

Crtistina González Tellería

(Bilbo, 1994) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua UPV-EHUn eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzan Masterra egin zuen UPV-EHUn. Bi urte baino gehiagoz Turismo Teknikari gisa lan egin du, iaz Espainiak Marokon duen Kanpo Merkataritza Bulegoan ziharduen eta 2023an zinema eta bideo-edizio klaseak ematen aritu da Bilboko auzo-etxeetan.