Proiektuak - Aukera 2022
María la Brava

Sinopsia
XV. mendearen erdialdean girotutako mendekuaren inguruko istorio bat da. Garai horretako gizarteak —eta gaurkoan oraindik— emakumeek negarrez eta borrokatu gabe itxaroten galditzea espero zuen. Irudi aktibo eta ahaldundu gisa, ama den emakumearen figura agerian uzten du.


Amaia Badiola
(Barakaldo, 1988) Ikus-entzunezkoetan graduatu Mondragon Unibertsitatean. Artxiboko graduondoa egin zuen Elías Querejeta Zine Eskolan. Zinemarekin eta argazkigintzarekin zerikusia duten hainbat ikstaroetan parte hartu du eta edizio arloan egin du lan batez ere.

Ekhine Etxeberria
(Huarte, 1991) ESCIVI Andoaingo eskolan ikus-entzunezko errealizazio ikasketak burutu zituen. Bartzelonako ESCAC unibertsitatean Zinema eta Ikus-entzunezko medioetan graduata zen, eta Elías Querejeta Zine Eskolako Zinema Komisiariatuaren masterra burutu du. Zinema Dokumentalari buruzko ikastaroetan trebatu da ere.

Laida Mendia
(Hondarribia, 1996) Artearen Historian Graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Arte Garaikidearen Historiako eta Ikusizko Kulturako Masterra, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Zinematografia eta Ikus-entzunezko komisariotzan Masterra Elias Querejeta Zine Eskolan.

Lucía Montero
(Salamanca, 1988) Arte Ederretako ikasketak egin ditu hainbat unibertsitatetan. Artes Visuales eta Multimedia Masterra Valentziako Unibertsitatean eta Zinema eta Ikus-entzunezko sorkuntzan Masterra Elías Querejeta Zine Eskolan. Arte Ederrekin eta Zinemarekin lotutako beka ugari jaso ditu.