Mentorak - Aukera 2022

Gidoia

Ana Hormaetxea

Bilbon jaioa, 1974, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatean, 1996). Ia 20 urte daramatza edukia sortzen zenbait plataformatarako. Telebistako gidoilari gisa, batez ere ETBrako serie eta saioetan, lan egin du: Go!azen (gaur egun), Dale Una vuelta (lehiaketa), Tú al Norte y Yo al Sur (reality), Vaya Semanita, Esto no es serio, ¿o sí? (sketchak), Vuelta de Tuerca (magazinea), Balbemendi (telesaila) besteak beste. Gainera, film luzeen eta fikziozko serieen proiektuak ere idatzi ditu, gaur egun garatzen ari direnak (Ladronas, El tesoro de Lehman, Tormenta de Abril eta Basque Children). EHGEPeko (Euskal Gidoigileak) Presidentea; Ikus-entzunezko Gidoilarien Elkarteen Foroko (FAGA) Juntakidea; (H)EMEN eta CIMAko bazkidea.

Izaskun Arandia

Gidoilari, zuzendari eta ekoizlea da. Batez ere zineman aritua, IZAR Films ekoiztetxea sortu zuen 2011an eta 'Agur Esatea' (2013), 'Muga Deitzen da Pausoa' (2018), 'Bihar Dok Amairu' (2018), '2 Urte, 4 Hilabete eta Egun 1' (2020) eta 'Non dago Mikel?' (2021) bezalako lanen ekoizpenean parte hartu du azken urteetan. 2016an (H)emen (Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkartea) sortu zuen eta bere presidente izan zen 2019ra arte. Bestalde, epaimahai ezberdinetan parte hartu du ondorengo zinemaldietan: HUHEZINEMA (Aretxabaleta), Donostiako Zinemaldia (SGAE Saria), FICMA (Bartzelona), ZINEGOAK, FANT eta ZINEBI. Gaur egun ekoizten jarraitzen du eta irakasle bisitari bezala ere aritzen da Mondragon Unibertsitatean.

Zuzendaritza

Alauda Ruiz de Azua

Alauda Ruiz de Azúa, Bizkaian jaioa, zuzendari eta gidoigilea da. Ingeles Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Ikus-entzunezko Komunikazioan EHUn, Zinema Zuzendaritzan graduatu zen ECAMen. Gradu amaierako bere lana Clases Particulares (2005) film laburra izan zen, eta sari ugari jaso zituen. Zineman Sortzaile eta Zuzendari lanak eta publizitatean egindako lanak uztartu ditu. 2012an Igloo Films ekoiztetxea sortu zuen, eta Toyota, Coca-Cola, Samsung, Once, Mapfre eta BBVArako kanpainak zuzendu ditu, besteak beste. Bere film laburrek sari ugari lortu dituzte, batez ere They Say (Dicen, 2011. 2021ean “Cinco lobitos” bere lehen filma idstzi eta zuzendu zuen. Berlingo Zinemaldiko Panorama sailean eta Malagako Zinemaldiko Sail Ofizialean aukeratua izan zen, non film onenaren, emakumezko interpretazio onenaren eta gidoi onenaren sariak irabazi zituen. Filma Encanta Films, Sayaka Producciones eta Buena Pinta Media ekoiztetxeek ekoitzi dute, BTeam banaketarekin.

Maider Oleaga

Maider Oleagak dokumentalak idatzi eta zuzendu ditu, horien artean: Muga deitzen da Pausoa (2018), Ikusmira Berriak egonaldi programan hautatua, Verabredung (2017) SEMINCI 2017ko Doc. España sekzioaren irabazlea eta Esperanza (Bolivia, 2012). Kuartk Valley (2021), bere azkenengo film luze dokumentala, Donostiako Zinemaldian (SIFF) estreinatu zuen, Euskal Gidoigileen Elkarteko Euskal Gidoi Onenaren saria eta Irizar Sariaren aipamen bereziak jaso zituelarik. Fikziozko film laburrak ere idatzi eta zuzendu ditu: Neoi argiak ederrenean, Gure Oroitzapenak (2018) film kolektiboaren barne, Sitios prestados al aire (Mexico, 2010), IMCINEk film laburren proiektuetarako abiarazitako lehiaketaren irabazlea, Kinka (2021) ZENBIn estreinatua, Euskal gidoi onenaren saria jaso zuen bertan eta Irrits (2022) Kimuak katalogorako aukeratua izan dena.

Ekoizpena

Gloria Peña

Ikus-entzunezko sektorean 20 urtetik gorako esperientzia duen ekoizpen zuzendari betearazlea da. Bere ibilbide profesionala publizitatea, fikzioa (irudi erreala eta animazioa), dokumental luzeak eta telebista kate nazional eta streaming plataforma nagusietarako entretenimenduzko programak egiten garatu du. El Deseo, Endemol, Zebra Producciones eta Banijay Iberia konpainiekin lankidetzan aritu da, bai proiektu nazionaletan bai nazioartekoetan. Arabako Foru Aldundiko ikus-entzunezko proiektuen garapen eta ekoizpenari zuzendutako diru-laguntzen Balorazio Batzordeko kidea da. Ekoizpen mentorea Apika Project Lab proiektu-laborategian.

Zuri Goikoetxea

2010tik gidoilari, zuzendari eta ekoizle gisa lan egiten du, hasieran hainbat talde artistikorekin elkarlanean, eta ondoren Doxa Producciones-ekin. Bere lanak zinema eta bideoartearen ardigunean kokatzen dira nagusiki. Bere lanek eta elkarlanek hainbat zinemaldietan hautatuak eta sarituak izan dira: Donos-tiako Zinemaldian, Visions du Réel, CPH:DOX, Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldian, Malagako Jaialdian edo PORTO/POST/DOC-en, besteak beste. 2021ean Berlinale Talents programan parte hartzeko hautatua izan zen Berlingo Nazio-arteko Zinema Jaialdiaren barruan.