Mentorak - Aukera 2023

Ana Hormaetxea
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatean, 1996). Ia 20 urte daramatza edukia sortzen zenbait plataformatarako. Telebistako gidoilari gisa, batez ere ETBrako serie eta saioetan, lan egin du: Go!azen (gaur egun), Dale Una vuelta (lehiaketa), Tú al Norte y Yo al Sur (reality), Vaya Semanita, Esto no es serio, ¿o sí? (sketchak), Vuelta de Tuerca (magazinea), Balbemendi (telesaila) besteak beste. Gainera, film luzeen eta fikziozko serieen proiektuak ere idatzi ditu, gaur egun garatzen ari direnak (Ladronas, El tesoro de Lehman, Tormenta de Abril eta Basque Children). Ikus-entzunezko Gidoilarien Elkarteen Foroko (FAGA) Juntakidea; (H)EMEN eta CIMAko bazkidea.

Izaskun Arandia
Gidoilari, zuzendari eta ekoizlea da. Batez ere zineman aritua, IZAR Films ekoiztetxea sortu zuen 2011an eta 'Agur Esatea' (2012), 'Muga Deitzen da Pausoa' (2018), '2 Urte, 4 Hilabete eta Egun 1' (2020), 'Non dago Mikel?' (2021) eta 'Socorristas' (2022) bezalako lanen ekoizle izan da azken urteetan. 2016an (H)emen (Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkartea) sortu zuen eta bere presidente-kidea da gaur egun. Bestalde, epaimahai ezberdinetan parte hartu du ondorengo zinemaldietan: HUHEZINEMA (Aretxabaleta), Donostiako Zinemaldia (SGAE Saria), FICMA (Bartzelona), ZINEGOAK, FANT eta ZINEBI. Gaur egun ekoizten jarraitzen du eta berriki estreinatu du berak zuzendutako lehenengo film luzea, My Way Out (2022) dokumentala. Irakasle bisitari bezala ere aritzen da Mondragon Unibertsitatean, zine eta gidoigintza klaseak ematen.

Marina Lameiro
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen URJCn. IDEC-UPFren Sorkuntza Dokumentaleko masterra eta unibertsitate bereko Ikus-entzunezko Muntaketako Graduondokoa egin ditu. UnionDocsen Collaborative Studioko (CoLab) kide izan zen New Yorken, artista egoiliar gisa. Hainbat dokumentalen produktorea, errealizadorea eta gidoilaria da. 2018an Young & Beautiful bere lehen film luzea estreinatu zuen. Besteak beste, Punto de Vista jaialdian Publikoaren Sari Berezia lortu zuen, Feroz sarietarako izendatu zuten eta 20 herrialde baino gehiagotan proiektatu da. 2021ean, bere bigarren film luzea Dardara eta Paraiso film laburra (Maddi Barberekin batera zuzendua) estreinatu zituen. Paraiso besteak beste, FID Marseille, Black Canvas, RIFF eta London Open City Documentary Film Festivalen. 2021ean, halaber, 918 Gau estreinatu zen, Arantza Santestebanek zuzendutako film luzea eta Marina Lameirok eta Marian Fernández Pascalek ekoiztutakoa Hiruki Filmak eta Txintxua Filmsen bitartez.

Norma Vila
(Bilbo, 1983). Diseinu grafikoa, argazkigintza artistikoa eta argazki-zuzendaritza ikasketak egin zituen. Bere ibilbide zinematografikoa argazkigintzako zuzendari bezala hasi zuen, dokumental eta film laburretan lan eginez. 2016an “Jules D.” fantasiazko film laburra, bere opera prima zuzendu, ekoitzi eta idatzi zuen; AEBetako FilmQuest eta Women in Horror, Espainiako Zinebi edo Txinako Genre Celebration bezalako jaialdietan nazioarteko laurogei hautaketa eta hogei sari baino gehiago jaso zituen honekin. “El Fin de Todas las Cosas” (2019), bere bigarren film laburra, hau ere elkarlanean idatzia, ekoitzi eta zuzendu zuena, Malagako Zinemaldian estreinatu zen eta Mexikoko Guadalajarako Zinemalditik, Suediako Uppsala Int. Short Film Festival edo Zinebi jailadietatik pasatu da, besteak beste. Haritz Zubillagas zuzendutako “The Devil On Your Back” film laburra, El columpio asesino taldearen “Huir” bideoclipa, edo “El ataud de cristal” film luzearen ekoizpenean egin du lan. Gaur egun, bere lehen film luzea garatzen dihardu.

Gloria Peña
Ikus-entzunezko sektorean 20 urtetik gorako esperientzia duen ekoizpen zuzendari betearazlea da. Bere ibilbide profesionala publizitatea, fikzioa (irudi erreala eta animazioa), dokumental luzeak eta telebista kate nazional eta streaming plataforma nagusietarako entretenimenduzko programak egiten garatu du. El Deseo, Endemol, Zebra Producciones eta Banijay Iberia konpainiekin lankidetzan aritu da, bai proiektu nazionaletan bai nazioartekoetan. Arabako Foru Aldundiko ikus-entzunezko proiektuen garapen eta ekoizpenari zuzendutako diru-laguntzen Balorazio Batzordeko kidea da. Ekoizpen mentorea Apika Project Lab proiektu-laborategian.

Gentzane Martínez de Osaba
Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Zinema eta Bideo-Errealizazio eta Produkzioan goi mailako ikasketak egin zituen Bartzelonako IDEP eskolan. Ikasketak amaitu ondoren, Canal+, TVC eta RTVE bezalako komunikabideetarako freelance kamera-operadore gisa lan egin zuen, eta zinemaren munduan bere ibilbidea hasi zuen, nazioko eta nazioarteko enpresa eta ekoizleentzako hainbat ekoizpen eta dokumentaletan laguntzaile gisa lan eginez. 2008an Bilbora itzuli zen eta argazkigintzako zuzendari gisa jarraitu zuen, hainbat produkziotan lan eginez. ETBko telesaio bateko errealizadore gisa lan egin zuen 4 urtez. 2013an, Marmoka Films sortu zuen Alex García de Vicuñarekin batera. Marmoka Films-ek sormenezko dokumentalak garatu eta ekoizten ditu. Ekoitzitako dokumentalak oso harrera ona izan dute bai kritika aldetik, baita nazioarteko jaialdietan ere, eta nazioartean banatu dira. Nazioarteko merkatuan duen posizioa zabaltzeko asmoz, Marmoka Films urtero joaten da Europako hainbat merkatu eta jaialditara: Sunny Side, DocsBarcelona, FIPA Biarritz, EFM-Berlin, Marché du Film Cannes, SSIFF eta IDFA. Ekoizle exekutibo eta ekoizpen-zuzendari gisa egin dituen azken lanen artean honako hauek nabarmentzen dira: Tetuan, Daniel(a), Altsasu (Gau Hura), El Drogas, Gallo, Señales de Vida; Nestor Basterretxea, Chillida; Esku Huts, Bajo Cero eta Next time Inshallah (besteak beste).