Proiektuak - Aukera 2023

Nova Red

Sinopsia

Trans artista den Nova, kolorea gaitzetsi duten munstro trajedunek gidatutako mundu industrial batean bizi da. Denak jantzi grisetan eta makillaje grisean aurkeztu behar dira. Novak ez ditu arauak zalantzan jartzen, harik eta egun batean matxinatu queer batekin topo egiten duen arte. Une horretatik aurrera, bizitza bikoitza bizitzen hasiko da, industria munduan lan eginez, pribatuan kolorearen bidez askatasunez adierazten den bitartean. Baina zenbat eta gehiago bete kolorez bere bizitza pribatua, orduan eta zailagoa egiten zaio sistemaren arauak betetzea. Bere nortasun sekretua pixkanaka gainezka egingo du espazio publikoetarantz. Novak lortuko al du bizirik irautea mundu zapaltzaile honetan?

Laura Gutiber

(Bilbo, 1998) Ekoizlea eta Idazlea da. Ikus-entzunezko ikastaro bat egin zuen IMVALen (2016) eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2020). 2016ko urtarrilean bere lehen idazkia argitaratu zuen Jordi Sierra i Fabra elkartearen “la página escrita” aldizkarian. 2022an Inspiraciencia eta “VI. Educando contra la violencia” lehiaketetan sariak irabazi zituen. 2023an bere lehen eleberria argitaratu zuen, “Cazadora de pesadillas” (Babidi-bú editorial). Laster bere bi proiektu hauek argitaratuko dira: “Magic Pirate” trilogia eta “Las cinco plumas del Halcón” bilogia.

Laura Maquedano

(Bilbo, 1998) idazlea, zuzendaria eta ekoizlea da. Txikitatik istorioak kontatzea gustatzen zitzaion, eta 12 eta 15 urterekin haurrentzako bi ipuin argitaratu zituen: “La Tortuga Perdida” (Aizkorri argitaletxea) eta “El Pobre Cáctus” (EC.O. Ediciones Cívicas). Zinema eta Sormen-idazketa ikasi zuen Wesleyango Unibertsitatean (CT, AEB), eta ordutik Produkzio eta Postprodukzioan lan egin du New Yorken, Los Angelesen eta Madrilen. Bere “Lamia” (2020) eta “Lip stick” (2022) lanak Huhezinema Jaialdia, Lift-Off Film Festival eta Xprest! Jailadietan hautatuak izan dira. “Nova Red” bere hirugarren film laburra izango da.