Proiektuak - Aukera 2023

Tick Tack

Sinopsia

Carolinak (26) ez du bere gain hartzen duela urtebete bere buruaz beste egin zuen Amanda ahizpa zaharrenaren heriotza. Bere graduazio eguna da eta Amandak idatzi ohi zituen poemetako bat irakurri nahi du, bere aizpa egun berezi honetan nolabait presente egon dadin. Hala ere, ez du aurkitzen poemen libreta, eta uko egiten dio hura gabe graduaziora joateari. Eta zer gehiago egin ez dakienean, bat-batean bere arreba agertzen da. Biek izango dute Amandaren bizitzan inoiz gertatu ezin izan den azken elkarrizketa hori izateko aukera, Carolina errutik libratzeko eta bere aizparen heriotza bere gain hartzeko eta duelua pasatzen hasteko lehen pausoa emateko aukera emango diona.

Alejandra Rastrilla

(Bilbo, 1994) Ikus-entzunezko Komunikazioan Graduatua da eta Gizarte Komunikazioan Masterra dauka. Gidoilari, muntatzaile, ekoizle eta zuzendari gisa hainbat proiektuetan egin du lan. Gaur egun, zinemarekin eta beste ikus-entzunezkoekin lotutako doktore-tesia egiten ari da EHUan.

Iris Rodríguez

(Madrid, 1994) Ikus-entzunezko Komunikazioan Graduatua URJCn eta Haur Zinema eta Telebistako gidoian diplomaduna Madrilgo Zinemaren Institutuan. A3Mediako "La Valla" telesaileko gidoi taldean aritu da eta hainbat film labur idatzi eta zuzendu ditu.

Marina Marroquín

(Bilbo, 1996) Ikus-entzunezko Komunikazioan Graduatua EHUan, gidoian espezializatu zen Carlos III Unibertsitateko Zinema eta Telebistako Gidoigintzako Masterrarekin. Gidoilari gisa proiektu askotan lan egin du, azkena Mago Production-ek ekoitzitako “La Orquestita”.