Proiektuak - Aukera 2025

Turmalina negra

FIKZIOA
Drama ikutu fantastikoarekin
CAST
15′

Sinopsia

Angela eta Eiderrek bederatzi urte dituzte eta lagunik onenak dira. Sekretu asko partekatzen dituzte, eta magia existitzen dela sinesten dute ziurtasunez. Ustekabeko aitortza batek haien adiskidetasuna kolokan jarriko du, eta biek erabaki beharko dute norekin fidatu.

Alba Lozano García

Alba Lozanok Zuzendaritza Zinematografikoa ikasi zuen ECPVn eta UDDn (Txile), eta bitartean Komunikazio Ikus-entzunezkoa ikasten ari zen UPV/EHUn. Ondoren, ESCAC eskolan Zuzendaritzako Masterra egin zuen, eta dokumentalgintzako master batean beka bat jaso zuen bi urte geroago, eskolan bertan. 2022an "Non Grata" idatzi eta zuzendu zuen, 50 jaialditik gora hautatua izan zen eta dozena bat sari jaso zituen, besteak beste 2022ko Alacanteko Zinema Jaialdiko Fikziozko Film Labur Onenaren Saria. Bere azken film laburra, "Utländsk" (2024), Kimuak programaren parte da eta banaketa-fasean dago gaur egun. 50 hautapenetik gora lortu ditu eta dozenaka sari, nabarmenduz: FICC53, HUHEZINEMA, El Meteorito, ICOFF, Santiago Arizón, Santurzine eta Arancine jaialdietako Film Labur Onenaren sariak.

Mercedes del Ama Aranburu

Mercedes del Ama (Donostia, 1997) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Mondragon Unibertsitatean, eta atzerriko egonaldia Mexikoko TEC Unibertsitatean egin zuen, zinema ikasketetan espezializatuz.