Proiektuak - Aukera 2022

Udazkenero

Sinopsia

Aurten ere, udazkenero lez, aita (49) etxera bueltatzen da. Guztiek poz handia hartzen dute baina Adamari (17) ez zaio besteei bezain gogotsu ikusten. Aita familiaz gozatzen saiatzen da itsasora bueltatzeko eguna iritsi arte, batez ere seme-alaba txikiekin denbora pasaz. Baina Adamari min handia egiten dio aita hiru hilabetez bakarrik ikusteak eta zaila da beraien arteko harremana.

Naia Aizpurua

(Eibar, 2000) Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua Mondragon Unibertsitatean. Deia dokumental laburra eta Hurrengo geltokia film laburra idatzi eta zuzendu ditu.

Natalia Arteche

(Andoain, 1998) Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua Mondragon Unibertsitatean. Lan esperientzia ekoizpenaren arloan izan du batez ere.

Uxue Morales

(Aretxabaleta, 2000) Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua Mondragon Unibertsitatean. Praktikak erredaktore moduan egin ditu EITB taldeko Radio Vitorian.