Proiektuak – Aukera 2022

Ultramarino

Sinopsia

Posible al da mundu ez-binario batean bizitzea? Begoña (61)ren janari-dendako hormek hitz egingo balute, familiako emakumeek gizarte-arauak hautsi dituzten aldi amaigabeak kontatuko lituzkete, aurrerago hautsi behar izan dituzten ohiturak eta arauak heredatuz. Zazu (14) ohitura hau hartzen duen laugarren belaunaldia da: ezarritakoa haustea.

Itxaso Garín

(Zarautz, 1995)
Enpresa eta marketing ikasketak burutu ondoren ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekoizpen arloan egin du lan hainbat proiektuetan.

Maider Donoso

(Arrasate, 1998)
Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua Mondragon Unibertsitaean. Arte Zuzendaritzan Masterra eta Eraikuntza efimeroa ikastaroa Bartzelonako ESCACen. Lan eskarmentua arte zuzendaritza arloan dauka bereziki.

Maren González

(Donostia, 1995)
Euskal Herriko Unibertsitatean eta Uruguay-ko ORT Unibertsitateetan Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua. Ikus-entzunezko proiektuetan zuzendaritza-laguntzaile bezala eta nazioarteko zinema eta arte eszenikoetako hainbat jaialdietan programatzile lanetan ibili da.

María Cano

(Gasteiz, 1994)
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Arrasateko
Unibertsitatean. Ikus-entzunezko ekoizpeneko titulu propioa ikasi zuen
Madrilgo Konplutense Unibertsitatean. Produkzio sailean hainbat pelikula
eta film laburretan lan egin du.