(H)emen Pitching Corner 2025

DEIALDIA

Ikus-entzunezko proiektu bat daukazu garapen fasean? 

Bidali zure proiektua 2025eko irailaren 22an Donostian (SSIFF 73​) egingo dugun (H)EMEN PITCHING CORNER saioan parte hartzeko.

(H)EMEN elkarteak emakume zinemagileak gidatutako euskal ekoizpena duten proiektuen pitching bat antolatuko du Zinemaldiaren esparruan. 

Jasotakoen artean, (H)emen-ek izendatutako Komisio batek lau proiektu finalistak hautatuko ditu, eta hauek estatuko eta nazioarteko ekoizleen aurrean pitcheatuko dute irailaren 22an. Hautatutako lau proiektuetatik, gutxienez bi euskaraz izango dira.

Ekitaldia Zinemaldiko Industria atalaren agendan agertuko da. 

Proiektuak bidaltzeko azken eguna: uztailak 23 (24:00ak arte)

MUSIC LIBRARYk proiektu onenari saria erabakiko du eta emango du

1.500€ko balioa duen  AudioNetwork eta AltMusic ekoiztetxeen musika-katalogoak eskuratzeko aukera ematen duen ekoizpenerako tarifa laua. Baita sinkronizatzeko musikaren erabilera ere, ekoizpenaren azken bertsioaren 2 sustapen-edukietan gehienez (teaser + trailerra). Edukiak lizentziatu ondoren, musikak plataforma anitzeko emisiorako, mundu osoan eta edukien bizitza osorako estaldura izango luke. Balio erantsitako zerbitzuak ere sartzen dira, 360º Acorde musika kudeaketa dibisioaren bidez: deskontuak eta abantailak ad-hoc konposizioan, ekoizpena eta konbergentziak musika konposatuan. Musika komertzialen eskubideak negoziatzeko karguetan deskontuak. Estudioen eta SFXen hornitzea.

ZEIN PROIEKTUK HAR DEZAKETE PARTE?

  • Garapen fasean dauden euskal ekoizpeneko proiektuak (ekoizpenaren gehiengoa euskalduna izan behar da).
  • Proiektuaren gutxienez bi lidergo-postu emakumezkoek bete behar dituzte (gidoilaria, zuzendaria eta/edo ekoizlea).
  • Emakume horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    • Euskal Autonomia Erkidegoan jaioa edo erroldatua izatea.
    • Nafarroako edo Iparraldekoak izan daitezke proiektua euskaraz bada. 
  • Formatu eta genero guztiak onartuko dira: film luzeak, film laburrak, TB serieak, webserieak, fikzioa, dokumentala, animazioa…
  • Proiektuak euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu daitezke. 
  • Finantzaketaren %20a zihurtatua izatea baloratuko da.
  • Ezin dira aurkeztu (H)emen-ek egindako beste deialdiren batean parte hartu duten proiektuak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Proiektuaren dosierra, finantzaketa-plana barne (euskaraz, gaztelaniaz edo ingeleraz) PDF formatuan.

EPEAK

  • Proiektuak bidaltzeko azken eguna:
    2025eko uztailak 23 (24:00ak arte) 
  • Proiektu finalistak abuztuaren 11an jakinaraziko dira mailez.

*Lau finalistei dosierra ingeleraz eskatuko zaie Music Library Saria erabakiko duten epaimahaikideei bidaltzeko.

(H)emen Pitching Corner 2025
Data, tokia, ordua
Irailak 22 – 19:00h.
Tabakalera – Z aretoa
Donostia

Imagen destacada

Formakuntza online – Gidoia

JADA BADUT GIDOI BAT, ETA ORAIN ZER?

Bazkideentzako formakuntza ESKLUSIBOA eta DOAKOA.

GIDOIk eta (H) EMENek, dagoeneko proiektu bat garatuta duten gidoigileei zuzendutako formakuntza berri bat jarri dugu abian, gidoia idatzi ondorengo urratsen inguruan.

Ikastaroa hasiberri zein profesionalentzat pentsatuta dago, eta ikus-entzunezko sektorean proiektu bat mugitzeko gakoak azalduko dira.

Formakuntza gazteleraz emango da.

DATAK ETA EDUKIA

Ekainak 12 | 17:00 – 19:30
Dossierra izeneko gauza hori – Nazaret García Crespo

Nola egituratu dosier bat, proiektuaren etaparen eta funts eta merkatu desberdinen eskakizunen arabera.

Ekainak 14 | 10:30 – 13:00
Eta orain, nire lana non mugitzen dut? – Nazaret García Crespo

Ikus-entzunezko proiektuak finantzatzeko eta garatzeko bide nagusiak: laborategiak, funtsak, merkatuak…

Ekainak 19 | 17:00 – 20:00
Ekoizleekin kontaktua – Beatriz Bodegas

Ekoiztetxeekin harreman profesionalak ezartzeko gakoak: nola, noiz eta zer aurkeztu.

Ekainak 21 | 10:00 – 13:00
Nola egin pitch bat – Guillermo García-Ramos

Zine- edo telebista-proiektu bat ekoiztetxe, batzorde eta foroetan eraginkortasunez aurkezteko teknika.

Ekainak 1eko 23:59ak baino lehen. 

Saio guztietan eman dezakezu izena, edo gehien interesatzen zaizkizunetan bakarrik. 

IRAKASLEAK

Nazaret García Crespo

Nazaret García Crespo Nazaretek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ikus-entzunezkoen sektorean, proiektuen garapenean espezializatua: dossierren aholkularitza, dirulaguntzetarako memoriak, nazioartekotze-txostenak. Nazioarteko proiekzioa duten dokumentaletan produktore exekutibo gisa lan egin du eta MEDIA, Ibermedia edo ICAA bezalako Europako laguntzak lortzen parte hartu du. Halaber, Zinema Akademiaren Egoitzetan, CIMA Impulsan, DAMA Lab-en eta TorinoFilmLab-en aholkulari da. Gainera, unibertsitate eta zentro espezializatuetan formakuntza ematen du, bere esperientzia profesionala irakaskuntzarekin konbinatuz.

Beatriz Bodegas

Sogecabletik igaro ondoren, negozio zuzendari eta zinema arloko zuzendari juridiko gisa, non Mar Adentro edo Los Otros filmetan parte hartuz, eta Warner Brosetik igaro odoren, non konpainia El Orfanato eta El Laberinto del fauno filmetan sartu zuen espainiar zinemaren arduradun gisa, Beatriz Bodegasek bere ekoiztetxea sortu zuen 2010ean, LA CANICA FILMS, kalitatezko zinemaren eta talentu berrien aldeko apustu irmoarekin. Hainbat film ekoitzi ditu, besteak beste, Buscando a Coque (Bellón eta F. Calvillo), Komedia Iberoamerikar Onenaren Platino Saria jaso berri duena, Érase una vez en Euskadi (Manu Gómez), La Vida Inesperada (Jorge Torregrossa) eta Tarde para la Ira (Raúl Arévalo). Azken titulu honekin hainbat errekonozimendu lortu zituen, horien artean 4 Goya Sari (Film Onenarena barne), Feroz Saria, Zilarrezko Fotograma eta José María Forque. Gaur egun, Rubén Pérez-Barrenaren Caminando con el Diablo opera primaren postprodukzioan, eta Bea De Silvaren opera primaren per-produkzioan dago, Cattñeya eta Atresmediarekin batera. Aldi berean, Ekoizpen Exekutiboko eskolak ematen ditu Madrilgo Carlos III .aren Zinema Masterrean.

Guillermo García-Ramos

Gidoigilea, aholkularia eta irakaslea, ikus-entzunezkoen sektorean 15 urtetik gorako esperientzia du. Gidoietako analista, garapen-aholkularia eta story editorea izan da Cine Qua Non Lab (Mexiko), Bridging the Dragon (Alemania), DAMA Ayuda, ECAM, ICAA edo Madrilgo Erkidegoa bezalako ekoiztetxe, laborategi eta erakundeentzat, eta DAMAko LABeko arduradunetako bat da, film luzeen eta serieen garapenaren aholkulari gisa. Europako Batzordeko Irakaskuntza eta Ikus-entzunezko Agentziako Adituen Zerrendako kidea da, eta tutore eta prestatzaile gisa parte hartu du ConectaFicción, EFF Mallorca, Queer Cine Lab edo MUCES Segovia bezalako laborategi, egoitza eta jaialdietan. Gaur egun pitching eta storytelling eskolak ematen ditu ECAM, THE CORE edo Zinemaren Institutuan, eta Ocho y Medio-k argitaratutako "Cómo hacer un pitch para cine y TV" liburuaren egilea da.

web eusk

Captura de pantalla 2025-04-24 a las 11.04.52

EAB (Euskal Aktoreen Batasuna) eta (H)emen Elkartea ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako sektoreetan lan egiten dugun profesionalontzat funtsezko egitasmo batean elkarlanean ari gara: sektore bi hauetan INDARKERIA MATXISTAK PREBENITZEKO ETA HORIEI AURRE EGITEKO PROTOKOLOA garatzen ari gara, EHUko ADI ikerketa taldearen laguntzarekin, eta KSIgune eta Emakunderen babesarekin.

Espainiako estatuan hainbat lurraldetan halako protokoloak garatzen ari dira edo jada indarrean daude. Baina Euskal Autonomia Erkidegoan oraindik ez dago ikus-entzunezko eta arte eszenikoetarako berariazko protokolo bat, eta hori zuzen-zuzenean lantzen hasi gara EABk eta (H)emen elkarteak bultzatuta.

Protokolo hau garatzeko, Garazi Arregi EHUko ikaslea eta ADI taldearekin lanean ari den ikerlaria, sektoreetako emakume profesionalen esperientziak jasotzen ari da, eta beharrezko diagnosia osatuko du.

Inkesta maiatzaren 14ra arte bete ahal izango da

Zure erantzuna oso baliotsua da. Horrez gain, eskertuko genizuke galdetegi hau zure inguruko beste profesionalengana zabaltzea: lankideak, kolaboratzaileak, sareetako kontaktuak… Ahots anitzek egingo dute protokolo hau benetan erabilgarria eta erreala.

Eskerrik asko zure parte-hartzeagatik eta konpromisoagatik.

Antzerkia web

Nazioarteko Antzerkiaren eguna

NAZIOARTEKO ANTZERKIAREN EGUNA OSPATZEN DUGU!
Gaur, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, arte eszenikoek gizartea eraldatzeko duten boterea aldarrikatzeko eguna. Antzerkia topaketarako, emoziorako eta hausnarketarako espazioa da, eta kultura eta komunitatea elikatzeko funtsezko zutabea izaten jarraitzen du.

(H)emen elkartean, arte eszenikoetan diharduten emakume guztiak omentzen ditugu: sortzaileak, antzezleak, dramaturgoak, teknikariak eta antzerkiaren mundua posible egiten duzuen guztiok. Zuen lana ezinbestekoa da, eta zuen ahotsak eszenatokietatik entzun daitezen jarraituko dugu bultzatzen.

Aurten, Theodoros Terzopoulos antzerki-zuzendari eta idazle greziarrak sinatzen duen mezu ofizialak kulturan antzerkiak duen funtsezko eginkizuna azpimarratzen du. Guk ere bat egiten dugu aldarrikapen horrekin, eta gure eszenak bizirik mantentzeko egiten duzuen lan guztia eskertu nahi dugu.

Zuen eszenatokiak argiz eta indarrez beteta jarraitzea opa dizuegu! 

#AntzerkiarenEguna #HemenAntzerkia

AUKERA 2025 Deialdia

AUKERA mentoretza programaren 2025ko edizioan parte hartzeko deaildia zabalik dago martxoaren 3tik apririlaren 4ra arte.

Zer da AUKERA
Film laburrak garatzeko mentoretza programa.

Nori zuzendua?

  • Zinemagintza edo ikus-entzunezko ikasketak egin dituzten edo egiten ari diren 18 urtetik gorako emakumeei zuzendua.
  • Gutxienez bi eta gehinez hiru emakumezkoen taldeetan aurkezteko.
  • Parte hartzaileek gehienez estreinatutako bi film labur izan ahal dituzte.
  • Film labur bat egiteko proiektua izan behar dute gidoiaren idazketa fasean.
  • Euskarazko zein gaztelaniazko proiektuak.

Zer eskeintzen da?
Programan zehar parte hartzaileek euren proiektuak garatuko dituzte emakume profesional erreferenteen mentoretzarekin:

  • Gidoigintza, Zuzendaritza eta Ekoizpen mentoretza trinkoak.
  • Zinema ikuspegi feministatik lantegia; Dossierren garapena ikastaroa; eta Pitchingerako prestaketa ikastaroa.

Programa amaitzean dossier garatu bat aurkeztu eta ZINEBI jaialdiaren Industria sailean proiektuen pitchinga egingo dute.

Sariak: 

  • 3 x 3.000€
  • Zineuskadi nazioartekotxe saria
  • El Santo&KO saria. 4.000€ balioko postprodukzio zerbitzuak.  

Zenbat proiektuk hartzen dute parte?
Sei proiektu hautatzen dira programan garatzeko.

Proiektuak aurkezteko epea:
Martxoak 3 – apirilak 4 (12:00 PM).

OINARRIAK IRAKURRI ETA DESKARGATU

 

Deialdia (H)emen Pitching Corner 2024

Ikus-entzunezko proiektu bat daukazu garapen fasean?

Urtero bezala (H)EMENek Euskal Herriko edozein lurraldeko emakumezkoek gidatutako euskal ekoizpena duten proiektuen pitching bat antolatuko du Zinemaldiaren esparruan.

Jasotakoen artean, (H)emen-ek izendatutako Komisio batek lau proiektu finalistak hautatuko ditu, eta hauek estatuko eta nazioarteko ekoizleen aurrean pitcheatuko dute. Hautatutako lau proiektuetatik gutxienez bi euskaraz izango dira.

Zein proiektuk hartu dezakete parte?

 

  • Garapen fasean dauden euskal ekoizpeneko proiektuak (ekoizpenaren gehiengoa euskalduna izan behar da).
  • Euskal Herriko edozein lurralde historikoko emakumezkoek Idatziak/Zuzenduak/Ekoitziak. Gutxienez bi emakumezkoak izan behar dira (Gidoigile/Zuzendari/Ekoizlea).
  • Formatu eta genero guztiak onartuko dira: film luzeak, film laburrak, TB serieak, webserieak, fikzioa, dokumentala, animazioa…
  • Proiektuak euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu daitezke.
  • Finantzaketaren %20a zihurtatua izatea baloratuko da.
  • Ezin dira aurkeztu (H)emen-ek egindako beste deialdiren batean parte hartu duten proiektuak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Proiektuaren dosierra, finantzaketa-plana barne (euskaraz, gaztelaniaz edo ingeleraz).

 

Epeak

Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2024ko uztailaren 18a. 

Hautatutako lau proiektuak uztailaren 29an jakinaraziko dira.

Proiektuen Aurkezpena
Bete mesedez formularioa

 

MUSIC LIBRARYk proiektu irabazlea erabaki eta SARIA emango du.
 
1500 euroko balioa duen  AudioNetwork eta AltMusic ekoiztetxeen musika-katalogoak eskuratzeko aukera ematen duen ekoizpenerako tarifa laua. Baita sinkronizatzeko musikaren erabilera ere, ekoizpenaren azken bertsioaren 2 sustapen-edukietan gehienez (teaser + trailerra). Edukiak lizentziatu ondoren, musikak plataforma anitzeko emisiorako, mundu osoan eta edukien bizitza osorako estaldura izango luke. Balio erantsitako zerbitzuak ere sartzen dira, 360º Acorde musika kudeaketa dibisioaren bidez: deskontuak eta abantailak ad-hoc konposizioan, ekoizpena eta konbergentziak musika konposatuan. Musika komertzialen eskubideak negoziatzeko karguetan deskontuak. Estudioen eta SFXen hornitzea.

Data, tokia, ordua
(H)emen Pitching Corner
2024, irailak 23 – 19:00h.
Tabakalera – Sala Z (Donostia)

Izaskun Arandiak, gure lehendakariak, Euskal filmotekak hainbat emakume zinemagile bildu dituen liburu baten egiletako bat!

 

Euskal filmotekak hainbat emakume zinemagile bildu ditu liburu batean,
merezi duten protagonismoa emateko.
Horien artean, gure lehendakaria, Izaskun Arandia. Izaskun kapitulu baten egilea da, non ikus-entzunezko emakumeen elkartea, (H)emen , sortzeko ibilbide liluragarria kontatzen duen.

Beharrezko protagonismoa izan ez duten euskal emakume zinemagile guztiei
ezagutzera ematen saiatzen da liburua.

Oso liburu gomendagarria. Elkartean ale batzuk izango ditugu gaztelaniaz zein euskaraz.

Aupa Izaskun! Eskerrik asko gure ahotsa entzunaraztegatik.

 

 

—————————-

 

La filmoteca vasca ha recopilado a varias cineastas mujeres en un libro para dar el
protagonismo que se merecen. Entre ellas, nuestra presidenta, Izaskun Arandia.
Izaskun es autora de un capítulo donde cuenta el fascinante viaje de crear la asociación
de mujeres del audiovisual (H)emen.

El libro trata de dar a conocer a todas las mujeres cineastas vascas que no han tenido el
protagonismo necesario.

 Un libro muy recomendado. En la asociación dispondremos de algunos ejemplares tanto en
castellano como en euskera.

 Aupa Izaskun!
Gracias por hacer que nuestras voces se oigan.

OSPATZEKOA! (H)emenek ekoizleen lana erraztea lortu du Bizkaiko zerga-pizgarriak sailkatuak eskatzeko orduan

(H)emenek ekoizleen lana erraztea lortu du Bizkaiko zerga-pizgarriak sailkatuak eskatzeko orduan

 

Joan den 2022ko azaroan (H)emenekoak Iñaki Arce Bizkaiko Ogasuneko zuzendariarekin eta bere taldearekin bildu ginen. Elkartetik kontsulta publiko bat egin genuen, argitaratu berri diren azken zerga-pizgarrietan lan zailen kategorian emakumeak aipatu zitezen.

Abenduaren 7an, gure kontsultari erantzun ziguten, emakumeak lan zaila hartzen den taldean sartzen direla adieraziz.Modu honetan, kontsulta publiko egin denez, ekoizlerik, ez zuzendaririk ez du Ogasun sailari berriro galdetu beharrik ea euren lana «lan zailtzat» jotzen duen, dagozkion zerga-pizgarriak eman diezazkioten.

Oso pozik gaude ikus-entzunezkoen sektoreko emakumeen alde borrokan jarraitu ahal izateagatik eta gure ahotsa entzuten ari direlako.

Eskerrik asko guztioi etengabeko laguntzagatik.

**Erantzun publikoa hemen deskargatu dezakezute

(H)emen Community Manager Freelance baten bila

(H)emen, ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkartea, Community Manager Freelancebaten bila dabil irailetik aurrera (H)emen-en sare sozialak kudeatzeko.

Zer behar dugu?

  • Gure identitate grafikoa erreferentzitzat hartuz, komunikazio kanpaina proposatzea urte amaierara arte.

  • (H)emen-en sare sozialen kudeaketa: copy-ak idaztea eta, postak argitaratzea sare sozial bakoitzaren formatuetara egokituta (Instagram, Twitter, Linkedin, Facerbook).

Helburuak: marka finkatu, bazkideekin barne komunikazioa eta bazkide berriak gureganatzea: (H)emen-en webguneko profesionalen Direktorioa ezagutaraztea.

Eskatzen dugu:

  • Online Komunikazioan eskarmentua.

  • Diseinu Grafikoaren ezagutza baloratuko da. 

  • Euskara eta gaztelania menperatzea (idatziz zein ahoz).

  • Bi hizkuntzetan erredaktatzeko gaitasuna.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • CVa

  • Proposamena (Komunikazio plana proposatu)

  • Aurrekontua

Bidali zuen proposamenak abuztuaren 10a arte hemen@hemen.eus helbidera.