Hautatuak - Aukera 2021

Azkena

Ane Inés Landeta

1996an Bilbon jaioa, Arte Ederretan graduatu zen 2018an. 2019tik Bilboko Arte Ederren Museoan egiten du lan, argazkilari eta ikus-entzunezko laguntzaile gisa. Argazkilari lanak egiteaz gain, hala nola Bilboko Zinegoak zinemaldiaren erregistroa, hainbat film laburren errealizazioan animatzaile gisa parte hartu du, HauAzkena Animazio Taldearen parte bezala.

Lorea Lyons

1996an Bilbon jaioa, Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen 2018an. Harrezkero, kultur kudeaketan eta ekoizpenean egin du lan, batez ere. Honekin batera, argazkilari lanak egin ditu eta hainbat film labur egin ditu, hala nola, Petite Mort (2017), Zinebi New Talents saria eta Bitabe.