Mirentxu Loyarteren ondarea: hitzaldi irudikatua Iratxe Fresnedaren eskutik
Corona aretoa, Baluarte (Iruñea) Iruñea(H)emen eta CIMA elkarteek elkarlanean antolatutako jarduera hau Punto de Vista jaialdiaren LAN saileko programaren baitan kokatzen da. Ekitaldiak Mirentxu Loyarteren ondarea jartzen du erdigunean, euskal-nafar dokumentalgintzaren aitzindaria izan zen zinemagilea. Iratxe Fresneda ikertzaile eta zinemagileak, Irrintziaren oihartzunak (2016) lanaren egilea, hitzaldi irudikatu bat eskainiko du. Saioak Loyarteren ibilbidea eta ekarpena berreskuratzea eta balioan jartzea […]