Hautatuak - Aukera 2021

Hemen bizi da maitasuna

Ainhoa Olaso

Ainhoa Olaso 1996an jaio zen eta Durangon bizi da ordutik. EHUn Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi ondoren, Larrotxenen (Donostia) gidoigintza eta zine zuzendaritzako ikastaroak egin zituen. Bideogintzan, diseinuan eta komunikazio ardurekin aritu da ordutik lanean. Hainbat ikus-entzunezko proiektu egin ditu, besteak beste, Eider Rodriguezen narrazio batean oinarritutako film laburra Edonork Ez Luke.

Enara Garzia

Enara Garzia Leioan jaio zen 1996an. Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi ostean Bartzelonara mugitu zen Pompeu Fabra unibertsitatean Estudios de Cine y Audiovisual Contemporáneos masterra egitera. Bere lana fikzio zinean garatzen du gehienbat eta orain arte zenbait ikus-entzunezko proiektu eraman ditu aurrera. Besteak beste, aipatzekoa da Edonork Ez Luke film laburra, gradu amaierako lanean sortutako filma.