Mentorak - Aukera 2021
Gidoia

Ana Hormaetxea
Bilbon jaioa, 1974, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatean, 1996). Ia 20 urte daramatza edukia sortzen zenbait plataformatarako. Telebistako gidoilari gisa, batez ere ETBrako serie eta saioetan, lan egin du: Go!azen (gaur egun), Dale Una vuelta (lehiaketa), Tú al Norte y Yo al Sur (reality), Vaya Semanita, Esto no es serio, ¿o sí? (sketchak), Vuelta de Tuerca (magazinea), Balbemendi (telesaila) besteak beste. Gainera, film luzeen eta fikziozko serieen proiektuak ere idatzi ditu, gaur egun garatzen ari direnak (Ladronas, El tesoro de Lehman, Tormenta de Abril eta Basque Children). EHGEPeko (Euskal Gidoigileak) Presidentea; Ikus-entzunezko Gidoilarien Elkarteen Foroko (FAGA) Juntakidea; (H)EMEN eta CIMAko bazkidea.

Lara Izagirre
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (EHU); zinema-zuzendaritzan espezializatua (1-Year Filmmaking Program, NYFA); fikziozko luzemetraien gidoigintzan Graduondoa (ESCAC); "Aktoreekin lanean: Meisner/Mamet teknikak" zuzendari eta aktoreentzat. 2011n Gariza Films ekoiztetxea sortu zuen. 2010 eta 2014 bitartean bost film labur idatzi eta zuzendu zituen: Bicycle Poem (2010), Kea (2012), Next Stop: Greenland (2012), Sormenaren Bide Ezkutuak (2013) eta Larroxa (2013). 2015ean, bere fikziozko lehen film luzea estreinatu zuen, gidoilari eta zuzendari gisa, Un otoño sin Berlin, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian. 2016tik aurrera, Gariza Films ekoiztetxean ekoizle lanetan hasi zen. Orain arte, bost film luze ekoiztu ditu: Errementari (2017), Paul Urkijok zuzendua; Vitoria, 3 de marzo (2018); Muga deitzen da pausoa, Maider Oleagak idatzi eta zuzendutako sormenezko dokumentala; Fabricando mujeres, Paula Iglesiasek eta Ana Sernak idatzi eta zuzendutako dokumental interaktiboa; eta Una ventana al mar, Miguel Angel Jimenezek zuzendutako fikziozko film luzea. 2020an Nora estreinatu zen, bere bigarren film luzea. Gaur egun (H)emen elkarteko lehendakarikidea da.
Zuzendaritza

Estibaliz Urresola
Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatua (EHU); Muntaketaren Edizioa eta Teoria (EICTV Cuba); Zuzendaritza zinematografikoan masterra (ESCAC); Film Business-Marketing, banaketa eta nazioarteko salmentak masterra (ESCAC). Lan ugari idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu, bai bereak, bai enkarguz ere. ETBrentzat Voces de papel dokumental luzea idatzi, zuzendu eta ekoitzi du. Adri bere fikziozko lehen film laburra, ESCAC FILMSek ekoitzia, nazioarteko sari ugari irabazi zituen. Bere azken lanen artean Nor-Nori-Nork film laburra eta Izur/Arruga film labur dokumentala nabarmentzen dira. ZINEBIn estreinatu berri den Polvo somos bere azken film laburrak, Mikeldi Saria (Euskal laburmetrai onena) eta SGAE Fundazio Saria (euskal gidoi onena) jaso zituen. Gasteizko Cortada jaialdian ere Arabako Film labur Onenaren saria jaso zuen.

Maider Oleaga
Maider Oleaga dokumentalak idatzi eta zuzendu ditu, horien artean: Muga deitzen da Pausoa (2018), Ikusmira Berrika egonaldi programan hautatua, Verabredung (Berlín, 2017) SEMINCI 2017ko Doc. España sekzioaren irabazlea, Esperanza (Bolivia, 2012). Fikziozko film laburrak ere idatzi eta zuzendu ditu: , Neoi argiak ederrenean, Gure Oroitzapenak film kolektiboaren barne edo Sitios prestados al aire (Mexico, 2010), IMCINEk film laburren proiektuetarako abiarazitako lehiaketaren irabazle. Gaur egun Kinka film laburra eta Kuartk Valley western dokumentalak amaitzen dabil.

Olatz Beobide
Eusko Jaurlaritzaren Antzerti eskolan burutu zituen interpretazio ikasketak. Londresen Alexander teknika, ahotsa eta interpretazioa ikasi zituen. Handik bueltan antzerkian eta telebistan hasi zen lanean. Ikus-entzunezkoetan zuzendaria izan da ETBko Goenkale saioan 7 denboralditan, eta Eskamak kentzen telesailean. Canal + France eta “Haut et Court” ekoiztetxearentzat lan egin zuen aktoreen coach bezala Le Sanctuaire filman. Azken urteetan bi serie digital garatu ditu ekoizle, zuzendari eta aktore lanetan: Nomofobikak (2018) eta Gutuberrak (2019).
Ekoizpena

Izaskun Arandia
Gidoilari, zuzendari eta ekoizlea da. Batez ere zineman aritua, IZAR Films ekoiztetxea sortu zuen 2011an eta 'Agur Esatea' (2013), 'Muga Deitzen da Pausoa' (2018), 'Bihar Dok Amairu' (2018), '2 Urte, 4 Hilabete eta Egun 1' (2020) eta 'Non dago Mikel?' (2021) bezalako lanen ekoizpenean parte hartu du azken urteetan. 2016an (H)emen (Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkartea) sortu zuen eta bere presidente izan zen 2019ra arte. Bestalde, epaimahai ezberdinetan parte hartu du ondorengo zinemaldietan: HUHEZINEMA (Aretxabaleta), Donostiako Zinemaldia (SGAE Saria), FICMA (Bartzelona), ZINEGOAK, FANT eta ZINEBI. Gaur egun ekoizten jarraitzen du eta irakasle bisitari bezala ere aritzen da Mondragon Unibertsitatean.

Nahikari Ipiña
Zinema ekoizlea, Sayaka Producciones-en sortzailea, genero zineman espezializatuta dago. Besteak beste, nazioartean saritutako Nacho Vigalondoren (Cronocrímenes, Extraterrestre, Open Windows, Colossal), Borja Cobeagaren (Pagafantas, Negociador) eta Koldo Serraren (70 Binladens) film luzeak ekoitzi ditu. El Vecino edo Into the Dark (Blumhouse) telesailetan parte hartu du ere. ECAM eta La Incubadora-ren Ekoizpen Betearazleko masterrean tutore izan da.
