Hautatuak - Aukera 2021
Pomo D'oro


Allende Grandmontagne
(Bilbo, 1996) Publizitate eta Harreman Publikoetan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Bere sormen-lana hainbat diziplina artistikotan garatzen du, bereziki argazkigintzan eta diseinu grafikoan. Orain arte hainbat ikus-entzunezko proiektu izan ditu, besteak beste, Crear no depende del género (2016) bideo dokumentala eta Lo que no se ve (2019) argazki-seriea, publizitatearen eta komunikazioaren industrian emakumearen gorputz-ilea aldarrikatzen duen proiektua.

Itxaso Frau
Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean. Karrera amaitu ondoren Madrilera joan zen bizitzera, eta han Ikus-entzunezko Enpresen Ekoizpen eta Zuzendaritzako Masterra egin zuen TAI Arteen Unibertsitate Eskolan. ICCAAren sustapen eta nazioarteko harremanen sailean egin zituen praktikak, Eurimages eta Ibermedia koprodukzio-foroetan. Minimo Producciones eta Gotham Films ekoiztetxeetan lan egin zuen, dokumentalen eta publizitate-iragarkien ekoizpena burutuz. 2016an Euskal Herrira itzuli zen eta ordutik ikus-entzunezko ekoizpenean zentratu da, proiektu anitzetan lan eginez. 2018 urteaz geroztik, Ana Angulo bazkidearekin egiten du lan Katz Estudio-n, non ikus-entzunezko proiektuak garatzen dituzten.

Nerea Sciarra
(Ortona, Italia, 1995) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Zineman, komunikazioan eta diseinuan egiten du lan. Zuzendari artistiko gisa hasi zen lanean hainbat film labur eta publizitate spotetan. Lehen lan horien ondoren, bere ikus-entzunezko piezak zuzendu eta egiten ditu, hala nola Mármol negro (2019) edo Io, le case e loro (2019). 2019an Seremos Pastiche performance-a aurkeztu zuen Montehermoso Kultur Etxean. Ikus-entzunezko sorkuntza eta Gariza Films ekoiztetxean egiten duen lana -komunikazio-arduraduna eta diseinatzaile grafikoa- uztartzen ditu.

NONDIK SORTU DA AUKERA PROGRAMA ETA ZEINTZUK DIRA PROGRAMAREN HELBURUAK
Aukera
Etorkizuna izango diren ikus-entzunezko emakumeei lehen aukera emateko programa