Hautatuak - Aukera 2021

Prioridades

Ana Angulo

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua (EHU). Karrera amaitu ondoren, Los Angelesera joan zen, non Zinema eta Telebistako Ekoizpen graduondoko bat eta gidoien Garapeneko beste bat egin zituen UCLA Extension-en. Kalifornian, Los Angeleseko Guadalajarako Zinemaldiko Ekoizpen Buru (FICG in LA) bezala lan egin zuen, baita Todo Cine Latino zinema banatzailearen Salmenta Laguntzaile bezala ere, hori guztia hainbat filmen ekoizpenarekin uztartuz. Euskal Herrira itzultzean, Donostiako Zinemaldiko Gonbidatuen Sailean eta Ercisa ekitaldiak antolatzeko enpresan lan egin zuen. 2018 urteaz geroztik, Katz Estudion egiten du lan, bertan bere antolaketa-gaitasunak filmaketa eta ekitaldi askotan garatuz.

Jone Arriola

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua (EHU). 2018-2019 ikasturtean Norvegiako Innland Norway University of Applied Sciences unibertsitatean lehen lauhilekoa bete zuen. 2019-2020 ikasturtean praktikak egin ditu PAUSOKA ekoiztetxean eta ETBn. Unibertsitateko azken lau urteetan hainbat proiektu egiteko aukera izan du: dokumentalak, fikziozko film laburrak edo sormenezko proiektuak. 2020ko 2deo deialdian Larrugorritan proiektua saritua izan da, gidoilari eta zuzendari gisa egin duen lehen proiektu pertsonala.

Tamara Lucarini

Lau urte eman ditu Banatu Filmak film laburren katalogoan banatzaile gisa; ekoiztetxe honekin, ICAAren eta Madrilgo Erkidegoaren laguntzarekin No es coma bere lehen film laburra egin zuen. NOKA mentoreta programaren lehen deialdian parte hartu zuen El peso proiektu dokumentalarekin. NOKAn sartzearen ondorioz, Tamara ZINEMINA kanpainan spot batekin parte hartu zuen. Mendi Film Festival-aren beka irabazi du Txango, bere bigarren film laburra egin ahal izateko.