Aukera 2025

Aukera deialdia 2025

Zer da AUKERA? 
Film laburrak garatzeko mentoretza programa da.

Nori zuzendua?

  • Zinemagintza edo ikus-entzunezko ikasketak egin dituzten edo egiten ari diren 18 urtetik gorako euskal emakumeei zuzendua.
  • Gutxienez bi eta gehinez hiru emakumezkoen taldeetan aurkezteko.
  • Parte hartzaileek gehienez estreinatutako bi film labur izan ahal dituzte.
  • Film labur bat egiteko proiektua izan behar dute gidoiaren idazketa fasean.
  • Euskarazko zein gaztelaniazko proiektuak.

Zer eskeintzen da?
Programan zehar parte hartzaileek euren proiektuak garatuko dituzte emakume profesional erreferenteen mentoretzarekin:

  • Gidoigintza, Zuzendaritza eta Ekoizpen mentoretza trinkoak.
  • Zinema ikuspegi feministatik lantegia; Dossierren garapena ikastaroa; eta Pitchingerako prestaketa ikastaroa.

Programa amaitzean dossier garatu bat aurkeztu eta ZINEBI jaialdiaren Industria sailean proiektuen pitchinga egingo dute.

Sariak: 

  • 3 x 3.000€
  • Zineuskadi nazioartekotxe saria
  • El Santo&KO saria. 4.000€ balioko postprodukzio zerbitzuak.

Zenbat proiektuk hartzen dute parte?
Sei proiektu hautatzen dira programan garatzeko.

Proiektuak aurkezteko epea
2025eko martxoak 3 – apirilak 4 (12:00 PM)

OINARRIAK IRAKURRI ETA DESKARGATU

 

 

web eusk

Captura de pantalla 2025-04-24 a las 11.04.52

EAB (Euskal Aktoreen Batasuna) eta (H)emen Elkartea ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako sektoreetan lan egiten dugun profesionalontzat funtsezko egitasmo batean elkarlanean ari gara: sektore bi hauetan INDARKERIA MATXISTAK PREBENITZEKO ETA HORIEI AURRE EGITEKO PROTOKOLOA garatzen ari gara, EHUko ADI ikerketa taldearen laguntzarekin, eta KSIgune eta Emakunderen babesarekin.

Espainiako estatuan hainbat lurraldetan halako protokoloak garatzen ari dira edo jada indarrean daude. Baina Euskal Autonomia Erkidegoan oraindik ez dago ikus-entzunezko eta arte eszenikoetarako berariazko protokolo bat, eta hori zuzen-zuzenean lantzen hasi gara EABk eta (H)emen elkarteak bultzatuta.

Protokolo hau garatzeko, Garazi Arregi EHUko ikaslea eta ADI taldearekin lanean ari den ikerlaria, sektoreetako emakume profesionalen esperientziak jasotzen ari da, eta beharrezko diagnosia osatuko du.

Inkesta maiatzaren 14ra arte bete ahal izango da

Zure erantzuna oso baliotsua da. Horrez gain, eskertuko genizuke galdetegi hau zure inguruko beste profesionalengana zabaltzea: lankideak, kolaboratzaileak, sareetako kontaktuak… Ahots anitzek egingo dute protokolo hau benetan erabilgarria eta erreala.

Eskerrik asko zure parte-hartzeagatik eta konpromisoagatik.

EHU hitzaldia

(H)emen EHUn

(H)EMEN ELKARTEA
Emprender en comunicación y desde una mirada feminista

Sara Mauleón, (H)emenko elkarteko lehendakarikidea, eta Eguzkiñe Aranzibia, elkarteko koordinatzailea, Leioako campusean izango dira ikasleei (H)emen-en sorreraz, helburuez eta funtzionamenduaz hitz egiteko.

Hitzaldia gazteleraz izango da.